Bizikidetzarako politikak - IESO Berriozar - Ikasnova
Bizikidetzarako politikak - IESO Berriozar
Bizikidetzarako politikak
Helburu orokorrak
Helburu orokorrak
Bizikidetzarako hezkuntza planifikatu eta ikasle guztiak heziketa emozionalean, balioen heziketan eta trebetasun sozialen ikasketan prestatzea, gaitasun guztiak integratzen dituen ikuspegitik.
Bizikidetzaren giroa etengabe hobetzea, ezinbesteko elementua baita eskolako eta ikasketen errendimendu egokirako.
Hezkuntza komunitate guztia sentsibilizatzea bizikidetza positibo baten aldeko ekintzak planifikatu eta garatu beharraz.
Gatazken konponbide baketsua sustatzea gogoeta eta ikasketa baliatuz, baita elkarrizketa bidezko teknika eta estrategiak erabilita ere, entzute aktiboa eta alde guztietarako konponbide adostu eta onuragarrien bilaketa bultzatuta, eta komunikaziorako bideak ezarrita.
Hezkuntza komunitateko kide guztien arteko errespetua, onarpena eta tratu ona sustatzea. Tratu on horrek pertsonen arteko harreman guztietara hedatu beharko du, bai bertikalean nola horizontalean ere.
Hizkuntza eredu ezberdinen ikasleen eta Hezkuntza komunitatearen arteko bizikidetza.
Ikasgelako eta ikastetxeko arauak denen artean prestatzea bultzatzea, baita haienganako errespetua ere.
Lankidetzarako bideak ezartzea ikastetxearekin zerikusia duten kanpoko eragile edo entitateekin, arreta berezia eskainiz gurasoen elkarteek eskola orduetatik kanpo eskaintzen dituzten zerbitzuei, jarduketaren irizpideak jarduera horietara zabaltzearren.
Hezkuntza komunitatearen kideen arteko balizko gatazka-egoerak saihestu.
Gertatzen diren bizikidetza-asaldurei berehalako erantzuna eman.
Hezkuntza komunitatearen kide oro aktiboki inplikatu eskola-bizikidetzaren hobekuntzan.
Gatazken tratamenduari buruzko formakuntza hobetu.
Garantizar que el derecho al estudio del alumnado prevalezca sobre cualquier otra situación.
Trabajar a nivel tutorial con las familias las relaciones interpersonales, incidiendo en el diálogo y el respeto como bases para una buena convivencia.
Bizikidetza Batzordea. Osaera
Bizikidetza Batzordea. Osaera
-
Ikastetxeko Zuzendaria.
-
Ikastetxeko Zuzendariordea.
-
Ikastetxeko Ikasketa Burua.
-
Ikastetxeko irakasle bat.
-
Ikastetxeko orientatzailea
Noizean behin, egoerak eskaturik, beste batzuk egotea eska daiteke.
Bizikidetza Batzordea. Eginkizunak
Bizikidetza Batzordea. Eginkizunak
1 Hezkuntza komunitateko sektore oro dinamizatu, ikastetxeko Bizikidetza Planaren sortze, garatze, ebaluatze eta jarraitze prozesuetan inplika daitezen.
2 Hezkuntza komunitatearen sektore ororen ekimenak bideratu, ikastetxeen bizikidetza, elkarrekiko errespetua eta tolerantzia hobetze aldera.
3 Behar diren badaezpadako neurriak hartu, Hezkuntza komunitateko kide ororen eskubideak berma daitezen eta ikastetxearen bizikidetza-arautegia bete dadin.
4 Ikasleen bereizkeria saihesten duten ekimenak proposatu, ikasle ororen integratzea ahalbidetuko duten ekintza positiboko planak ezarriz.
5 Sortzen daitezken gatazketan bitartekotza egin, bitartekariari esleituriko eskumenei kalterik egin gabe.
6 Ezarri diren baldintzetan, zuzenketen betetze-mailaren jarraipena egin, indarrean dagoen araudiaren araberakoak direla zainduz.
7 Bizikidetzaren hobetzeari dagokionez, bere betebeharrak betetzeko behar diren elkarlana eta lankidetza lortu.
8 Disziplina-gatazken konponbideak ezagutu eta indarrean dagoen araudiaren araberakoak direla zaindu.
9 Ikastetxearen bizikidetzarako, genero berdintasunarako eta bizitza pertsonalaren, familiakoaren eta sozialaren arlo guztietan gatazken irtenbide baketsurako mesedegarri izanen diren neurriak eta ekimenak proposatu.
10 Ikastetxearen bizikidetza hobetzeko egokitzat hartzen diren neurriak, Eskola Batzordean proposatu.
11 Eskola Batzordeak eskola-bizikidetzari buruz esleitzen dion beste edozein.
Prebentzio neurriak
Prebentzio neurriak
Elkarrizketarako, entzuteko eta adostasunerako filosofia bat planteatzen dugu, ikastetxean sortzen diren gatazka-egoerak, edozein motatakoak direla ere, bideratzen saiatzen diren era guztietako proposamen sortzaileak sustatuz, horien integrazioa eta konponbide elkarrizketatua eta bidezkoa erraztuz.
Horretarako oinarria, ikastetxean egiten diren jardueretarako oso neurturiko antolakuntza da. Baditugu ikasturtero berritzen diren jarduteko protokolo zehatzak.
Elkarrizketarako eta entzuteko filosofia honetan bizikidetza-konpromezuak erabiltzen ditugu, egoerak hitzez adierazteko, gertatukoari buruz hausnartzeko eta erantzunkizunak banatu ikasleek hitzematen dutelarik.
Osagarrizko- eta eskolaz kanpoko jardueretan era badira aurretiko protokolo eta akordioak, ikasleak eta familiak jardueretan zehar jarrera eta jokabide egokiak mantentzearen garrantziari buruz ardura daitezen balio dutenak
Gailu telematikoak (adibidez, mugikorra eta chomebooka) erabiltzeari buruzko protokoloak eta akordioak ere, gure prebentzio-neurrien parte dira.
Ikasleak hezkuntza-emozionalean eta bitartekaritzan prestatu
Ikasleak hezkuntza-emozionalean eta bitartekaritzan prestatu
Berdinen arteko gatazkak modu baketsuan eta hitzeginik konpon daitezen, ezinbestekoa da ikasleak trebatzea.
Hainbat alderi buruzko sentsibilizazio-formakuntzaren zati handi bat, Tutoretza Planaren baitan egiten da. Irakasleentzako formakuntza egin da, eta gela orotan landu da ezberdintasunarekiko begirunea (sexuala, arrazakoa, kulturala, itxurazkoa).
Hala ere, ikasleen zati bat berariazko modu batean eta sakonago trebatzearen beharra ikusten dugu oraindik.
Iruñeko ILZ-rekin eta Berriozarko Gaztelulekurekin lankidetzan, ikasleen formakuntza egiten da heziketa emozionalean eta gatazka-konponketan, bai ikastetxean baita kanpoan ere, Gaztelulekuren hezitzaileen bitartez, Berriozarko Udalaren gazteentzako plan komunitarioaren barruan.
Horrela, ikasleek, hasiera batean, prestaturik dauden beste ikasleen laguntza izan dezakete aholkuren bidez edo gatazka txikietan bitartekaritza eginez, gehiagora joan daitezen saihestuz.
Hizkuntz eredu ezberdinen bizikidetza
Hizkuntz eredu ezberdinen bizikidetza
Hizkuntza eredu ezberdinak dituen ikastetxe bat gara (eleanitza, G, A eta D). Prebentziozko neurri gisa, oinarrizko lan bat egiten da hizkuntza eredu ezberdinetako ikasleen arteko bizikidetza egoki bat lortzeko.
Ikasleek eremuak partekatzen dituzte, ikasmailaren araberako banaketa egiten baita eta ez hizkuntza ereduaren arabera. Irakasleek eskolaz kanpoko eta osagarrizko jarduera berdinak programatzen dituzte, salbuespenak salbuespen, hizkuntza bat (euskara, ingelera edo frantsesa) indartzeko jarduera bat programatzen denean kasu.
Ikasmaila bakoitzeko ikasleak, ikasten duten hizkuntza eredua edozein dela ere, eskolaz kanpoko ekintzetara elkarrekin doaz. Ikasmaila bateko ikasleen %50ak ez badu jarduera baten parte hartuko, ez da jarduera hori eginen. Salbuespenak salbuespen, hizkuntza bat (euskara, ingelera edo frantsesa) indartzeko jarduera bat programatzen denean kasu.
Kutsu ideologiko edo politikoa duten gatazken prebentzioa ere oinarritik lantzen da. Protokolo argiak ezarriz horrelako jardueretarako.
Ikasleen bilkurak, elkarretaratzeak, lanuzteak eta grebak egiterako orduan eta pankartak eta propaganda politikoa ipintzerako orduan, araudia beteko da. Ikasleek araudiak ematen dizkien eskubideak baliatu ahalko dituzte, horretarako ezarritako bideak jarraituz.
Edozein kasutan baimena eskatu beharko da aurretik Zuzendaritzan. Baimenduko edo ukatuko da kasuan kasu.
Ikasleen elkarteek biltzeko toki bat eskura izan ahalko dute ikasturtean zehar. Baimena, ikasturte hasieran edo elkarteak eskatzen duenean ematen da eta ikasturte osorako mantentzen da beti ere instalazioak egoki erabiltzen badira eta ikastetxeko bizikidetzarako arazorik sortzen ez bada.
Zuzendaritza Taldearen filosofia hauxe da: ikastetxe bat garen heinean harmonian bizi behar dugu, ikastetxean diren sentikortasun orori begirunea erakutsiz.
Zuzendaritza Taldea elkarrizketari irekia egonen da, indarrean dagoen legediaren esparruaren barruan.
Berdinen arteko bizikidetza bultzatzeko jarduerak
Berdinen arteko bizikidetza bultzatzeko jarduerak
Bizikidetza egoera positiboak eta hezitzaileak bultzatzeko asmoarekin, ikastetxean jarduera ezberdinak antolatzen dira, zeintzuetan ikasleek, bere ohiko ingurunetik at, ikastetxeko beste ikasle batzuekin bizipenak elkartrukatzen eta ekintzak antolatzen dituzte.
Beste batzuk badaude ere, azken ikasturteotan erregularki egin direnen artean esanguratsuenak adierazten dira:
- Ihauteak ospatzea
- Urte amaiera ospatzea
- Joku eremuak patioan
- Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna
- Emakumearen eguna
- Kordinazio arloen arteko proiektuak (gai anitzak)
Baliabide edota higiene eskasa duenari lagundu
Baliabide edota higiene eskasa duenari lagundu
Ikastetxeak, behar ekonomiko bereziak dituzten familia aunitz hartzen ditu.
Familiek tasa bat ordaintzen dute ikastetxeak plastikarako eta teknologiarako materialak erosteko eta osagarrizko-jardueren garraioa ordaintzeko. Egoera ekonomiko berezi batean daudela egiaztatzen duen Gizarte Zerbitzuen txostena aurkezten duten familien kasuetan, tasa hori doakoa izan daiteke.
Eskolaz kanpoko jardueretan, ikasturte jakin batean jasotako diru kopuruaren eta behar ekonomiko bereziarekin dauden familia kopuruaren arabera, diru laguntzak eman ahalko dira, baina inoiz ez ordaindu behar denaren %50 baino gehiago.
Egoera ekonomiko zail batean dauden ikasleek, bere eskura izanen dituzte eskola materialak, koadernoak, estutxeak, arkatzak, boligrafoak, flautak, etabar erabili ahal izateko. Zuzendaritza Taldeak kudeatzen du irakasleen edota tutoreen bitartez.
Halaber, ikastetxean higiene pertsonal egokia izatea eragozten dien egoera ekonomiko edota familiar batean daudenentzat, baditugu motxilak, eskuoiahalak, gela eta txanpua, gorputz hezkuntzako klaseen ondorengo higiene egokirako.
Hartutako akordioak eta konpromisuak
Hartutako akordioak eta konpromisuak
Bitartekaritza
Bitartekaritza
Aurreneko bitartekaritza informalak ematen dira jada bizikidetza konpromezuetan, baina bitartekaritza formalak bitarteko batekin eginen dira. Bitarteko horrek, zehaztuko den berariazko formakuntza bat izanen du eta inpartzialki eta konfidentzialki arituko da.
Eskola-bitartekaritza, ahal den orotan, eskola-komunitatea osatzen dutenen arteko gatazken kudeaketan erabiliko da, estrategia hezigarri, prebentibo eta erabakitzaile bat bezala.
Bitartekaritza, esklusiboa edo beste hezkuntza-neurri batzuekin osagarria izan daiteke, aldez aurretik, aldi berean edo ondoren.
Formalki egin diren bitartekaritzen erregistro bat osatuko da.
Ikasleen arteko bitartekaritza idazkia
Taldeko bitartekaritza idazkia
Irakaslea-ikaslea bitartekaritza idazkia
Behin eta berriro Bizikidetzarako Larriki Kaltegarriak diren Jokabideak izan dituzten ikasleen familiei, aipaturiko jokabideen bideratzearen ahalegina ikastetxearen eta familiaren artean partekatzen dela bultzatzeko helburuarekin, idatzizko bizikidetza-konpromezuak proposatzen zaizkie.
Kasu bakoitzarako sortzen dira, behar akademikoen eta hobekuntza-, antolaketa-, osasun-, higiene- zein jokabide-premien etabarren arabera. Dokumentu indibidualak eta konfidentzialak dira.