Conductas Contrarias a la Convivencia - IESO Berriozar - Ikasnova
Conductas Contrarias a la Convivencia - IESO Berriozar
Bizikidetzarako Aurkako Jokabideak
Definizioa
Definizioa
Oro har, Bizitzaren Aurkako Jokabideak (BAJ) dira, Bizikidetzaren Araudian agertzen direnetatik ikastetxeko ohiko bizikidetzarako larriki kaltegarriak ez direnak. Zalantzazko kasuetan edo jokabidearen edukiaren arabera, Zuzendaritzari dagokio behin betiko tipifikazioa egitea. Nolanahi ere, honako hauek BAJ gisa hartuko dira:
a) Ikasteko eginbeharra ez betetzea, edo bere ikaskideek ikasteko duten eginbeharraz eta eskubideaz baliatzea eragozten duen beste edozein jokabidea hartzea eskolak bitartean.
b) Eskolara ez joatea edo berandu iristea justifikaziorik gabekoa dela ondorioztatuko da idatziz, telefonoz edo zuzenean desenkusatzen ez bada. Ikastetxeko Zuzendaritzak zehaztuko ditu hutsegiteak justifikatzeko prozedura eta beharrezkotzat jotzen diren neurriak informazioa eskuratzeko, justifikazioaren ondorioetarako.
c) Eskolara behin eta berriz agertzea behar den materiala eraman gabe, hori ikasleari egotzi beharreko arrazoiengatik bada.
d) Ikasleak lan gutxi egitea behin eta berriz, hala etxean nola ikasgelan.
e) Azterketetan, probetan edo ariketetan kopiatzea edo beste ikasle batzuei kopiatzeko bidea ematea.
f) Pertsonen duintasunaren eta legez ezarritako eskubide demokratikoen aurkako adierazpen berariazkoak egitea, edo hezkuntza proiektuaren eta ikastetxearen beraren izaeraren aurkakoak.
g) Irakaslearen agintearen aurkako errespetu faltak, eta ikastetxeko langileei desobeditzea, beren eginkizunetan ari direla.
h) Eskola komunitatekoa diren edo haren zerbitzura jarduten duten kideak desegoki eta errespetu gabe tratatzea.
i) Taldekako absentzietan parte hartzea, zuzendaritzak baimentzen ez baditu.
j) Ikastetxeko langileei gezurrak esatea edo nahita informazio faltsua ematea, horrek eskola komunitatea den edo haren zerbitzura jarduten duen kideren bati kalte larria eragiten ez badio.
k) Debekatuta dauden ekipoak, materialak, jantziak edo gailuak eramatea, salbu eta zuzendaritzaren baimena badu.
l) Ikastetxeko guneak, materiala eta ekipamendua erabiltzea baimenik gabe, edo hezkuntzakoak ez diren helburuetarako edo baimendutakoak ez diren beste batzuetarako.
m) Ikastetxeak jantziei buruz ezartzen dituen arauak ez betetzea.
n) Norberaren higieneari eta garbiketari behin eta berriz arreta galtzea, nahita.
ñ) Ikastetxeko instalazio edo materialak, eskolako garraiobideak edo bisitatzen diren lekuetako ondasun edo instalazioak nahita hondatzea, baita eskola komunitatekoa den edo haren zerbitzura jarduten duen edozein kideren gauzak ere, kaltea arina denean.
o) Ikastetxeko instalazioen, ekipamenduen, materialen edo inguruen garbiketa galaraztea, hala nola eskolako garraiorako autobusena edo ikastetxearekin bisitatzen diren lekuena. Pintaketak egitea bereziki tratatuko dira.
p) Ikastetxearen barrenean, eskolako garraiobideetan edo ikastetxeak antolatzen dituen jardueren bitartean tabakoa erretzea edo edari alkoholdunak edatea.
q) Ikastetxeak aitei, amei edo legezko ordezkariei bidaltzen dien informazioa ez ematea edo ez jakinaraztea haiei, hala nola bere familiei bideratzen diren gutunak irekitzea.
r) Institutura garaiz ez sartzea behin eta berriro.
s) Mugikorra insitutura ekartzea Zuzendaritzaren baminenarik gabe.
t) Klase arteko denboran korridoreetan egotea justifikaturiko arrazoirik gabe.
u) Oro har erabilitako edo pertsonei zuzendutako hitz, irain eta esamolde itsusiak erabiltzea.
v) Tabakoa erretzen edo alkohola kontsumitzen ari dela susmatzen den egoeretan nahastuta egotea. Arreta berezia eskainiko zaie zonaldea zaintzen duten ikasleei, irakasleen presentziaren berri emateko.
x) Beste ikasle batzuk BAJ bat egitera bultzatzea edo jokabide hori izan duen pertsona bat estaltzea.
y) Eskola jardueraren ohiko garapena nahasten duen edota arauak betetzen ez duen beste edozein jokabide oker, ikastetxeko Bizikidetzarako Larriki Kaltegarria den Jokabidetzat hartzen ez bada.
Hezkuntza-neurriak horrelako jokabideen aurrean
Hezkuntza-neurriak horrelako jokabideen aurrean
1) Jostaldia erabiltzea berariazko lanak egiteko, eta zehazten diren arratsaldeak ere.
2) Hausnarketa lanak etxean egitea.
3) Gehienez 5 egunez ikastetxera sartzeko edota bertatik ateratzeko eskola-ordutegia aldatzea.
4) Lan batzuk egitea, eskola ordutegiaren barrenean edo hortik kanpora, pertsonei, ikastetxeko instalazioei edo materialei edo eskola komunitateko kideen gauzei eragindako kaltea konpontzen laguntzeko, edo eskola komunitatearentzat onuragarriak diren lanak egitea.
5) Ikasleak azterketa, proba edo ariketaren batean kopiatzen dutenean edo beste ikasle batzuei kopiatzeko bidea ematen dutenean, kalifikazio negatiboa jartzea azterketa, proba edo ariketa horretan.
6) Jarduera osagarrietan edota eskolaz kanpokoetan parte hartzeko eskubidea etetea denbora mugatu baterako.
7) Ikaslea beste talde batera aldatzea aldi baterako.
8) Eskolako garraioa erabiltzeko eskubidea etetea hamar bidaiatarako gehienez, zuzendu beharreko jokabidea eskolako garraioan gertatu bada.
9) BAJ gertatu den saiora ez joatea.
10) BAJ zein irakaslerekin gertatu den, hark ematen dituen irakasgaien eskoletara agertzeko debekua, 3 saiotarako gehienez.
Ordu horietan, ikasleak neurria aplikatu duen irakasleak erabakitzen dituen prestakuntza jarduerak egin beharko ditu ikastetxean, bere hezkuntza eta ebaluazio prozesua ez eteteko.
Hezkuntza-neurriak ezartzeko prozedura
Hezkuntza-neurriak ezartzeko prozedura
BAJ aurrean hezkuntza neurriak aplikatzea ikastetxeko zuzendariari dagokio, edo horren eskuordetza duen organoari edo irakasleari.
a) Ikasturte bakoitzaren hasieran, edo ikasturtean zehar, ikastetxeko Zuzendaritzak, BAJ baten aurrean, egoki ikusten dituen hezkuntza-neurriak, irakasleen zein tutoreen esku uzten ahal ditu, eskuordetze hori baliogabetu daitekelarik, osoki edo partzialki, ikasturtean zehar. Aipaturiko eskuordetzea hala nola baliogabetzea, kasuan kasu, idatziz jakinaraziko zaio irakasleari.
b) Irakasleek zuzenean aplikatu ditzakete 1, 2 eta 5 hezkuntza-neurriak, jokabidea gertatzen den unean.
c) Ikasturte hasieran zehaztuko dira, ahal den neurrian, bi txanda irakasleentzat, bata 8:00etatik aurrera eta bestea 15:00ak arte, hala badagokio, 1, 3 eta 4 hezkuntza-neurriak behar dituzten ikasleei arreta emateko.
d) Irakasleek zuzenean aplikatzen dituzten hezkuntza-neurrien jakinazpena, Zuzendaritzari eta familiari, eskutitzaz, e-mailez, Educaz, telefonoz, etabarrez eginen da.
e) Neurria aplikatzen duen irakasleak arduratuko da Ikasketa Burutzari, ikasleari, familiari eta tutoreari jakinarazteaz.
Jarraitu beharreko prozedura
1- BAJ baten aurrean irakasleak dagokion galdetegia beteko du, automatikoki jakinarazten delarik tutoreari, familiari eta Ikasketa Burutzari
2- Zuzendaritza Taldeak, behin BAJ eta, hala badagokio, dagokion hezkuntza-neurria ezaguturik, ahalik eta laisterren erabakiko du amaitutzat jotzen duen edo dagokion hezkuntza-neurria ezartzen duen, interesdunari, familiari eta tutoreari jakinaraziz.
Puntualtasun- edo bertaratze-faltengatik jarraitu beharreko adiskidetze-prozedura
1- Tutoreak antzematen du ikasle batek justifikatu gabeko 6 bertaratze-falta edo 12 atzerapen dituela.
2- Tutoreak Ikasketa Burutzari jakinarazten dio horri buruz eta adiskidetze-prozedura irekitzen da.
3- Ikaslea eta bere familia bilkura batera deitzen dira, non adiskidetze-prozedura azaldu eta sinatuko den. Prozedura hori ikaslearen bertaratzearen eta puntualtasunaren jarraipena egitean datza, lau astez. Tutoreak ikasleari emanen dio asteko jarraipen-orria.
4- Ikasleak, bere ikasmailaren irakasleari emanen dio asteko azken klasean sinatu dezan.
5- Ikasleak jarraipen-orria asteko faltekin etxera eramaten du, bere gurasoek sinatu dezaten.
6- Astelehenean, ikasleak sinaturiko orria tutoreari ematen dio eta honek hurrengo orria ematen dio.
7- Lau asteak amaitzerakoan, tutoreak adiskidetze-prozesuaren emaitza jakinarazten dio Ikasketa Buruari. Adiskidetze-prozesuan sortzen diren dokumentuak Ikasketa Buruari ematen zaizkio gorde ditzan.
8- Emaitza egokia bada, aipaturiko faltak ez dira batuko eta ez da BAJ izateagatik legokion hezkuntza-neurria ezarriko.
9- Argi izan behar dute ikasleak eta haren gurasoek, puntualtasun- edo bertaratze-faltengatiko BAJ berri batek adiskidetze-prozesuaren etetea dakarrela.
10- Adiskidetze-prozesua eta ikaslearen familiari hezkuntza-neurriak jakinarazi arren, bertaratze-faltek jarraitzen badute, horren berri emanen zaie eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei. Jakinarazpen horren eta Gizarte Zerbitzuen jarduketa egokien ostean ikasleak jarraitzen badu justifikatu gabeko faltekin, Adingabeko Fiskaltzari jakinaraziko zaio Bizikidetza Batzordea bildu ondoren.
BAJ batengatiko adiskidetze-prozedura
1- Ikasketa Buruak, ikasle baten tutorearekin harremanduko da, baldin eta ikasle horrek Zuzendaritzaren aldetik hezkuntza-neurri bat ezartzeko behar besteko BAJ batu dituela antzematen badu.
2- Tutoreak eta Ikasketa Buruak ikaslearekin eta bere gurasoekin bilduko dira eta adiskidetze-prozeduraren proposamena aurkeztuko dute. Ikasleak eta gurasoek baldintzak onartzen ez badituzte, Bizikidetza Araudiaren araberako hezkuntza-neurria ezarriko da.
3- Prozedura onartuz gero, harturiko konpromezuen asteko jarraipen bat eginen da, ikaslearen eta tutorearen arteko elkarrizketa baten bidez.
3.1- Ikasleak betetzen baditu: tutoreak Ikasketa Buruari jakinaraziko dio, eta horrek aipaturiko falta ikaslearen espedientetik ezabatuko du.
3.2- Ikasleak betetzen ez baditu: tutoreak Ikasketa Buruari jakinaraziko dio, dagokion hezkuntza-neurria aplikatuko zaio eta ez da ikasturte horretan, prozedura hau berriro ezarriko.