Aste txuria 2023

2023/03/30

Inauterien opor astearen ondoren Izaban Aste Zuria izan zen. Bidaiari ekin genion ilusio handiz DBHko 2. mailako 62 ikaslek eta 4 irakaslek.

  

 

Izabara ailegatu ziren baina, ezin izan zuten eskiatu. Eskiatzeko botak jaso eta bestelako jarduerak egin zituzten.


 

 

 

Hiru ostatu ezberdinetan banatuak zeuden: Onki Xin apartamentuetan,  Onki Xin hostalan eta Pentsio Txikin.



 

Asteartean eta beste egunetan, Bagomaltan eskiatzera joatea lortu zuten. Lehenengo eski klaseak izan zituzten eta eski irakasleekin oso ondo moldatu ziren.



 



 


 

Arratsaldeetan hainbat jardueretan parte hartu zuten: koreografia, gaueko zerua, herri kirolak, zinema, energía gela, Julian Gayarre museoa eta diskoteka.


 


 




 


 


​​​​​​​

Ematen zuen ez zela iritsiko baina bai… Ostiralean etxera bueltatu ziren: esperientzia ederra motxilan eta neka neka eginda.