Ama-hizkuntzen eguna 2023

2023/03/14

Otsailak 21ean ama-hizkuntzen nazioarteko eguna ospatu zen.

Ospakizun hori dela eta, hizkuntza proiektuko taldeak euskarazko bideo bat sortu du 3F taldeko ikasleekin eta Oinarrizko Hizkuntza Trebetasunak, 2. mailako hautazko ikasgaia den ikasleekin.

Bideoan ama-hizkuntza zer den eta ospakizunaren jatorria zein den azaltzen dira.

 

Aldi berean, erakusketa bat jarri da institutuko sarreran. Bertan giza eskubideen adierazpenaren lehen artikulua erakusten da ikastetxeko ikasleek hitz egiten dituzten ama-hizkuntza guztietan.

​​​​​​​

 

Bestalde, astebetez eta jostaldiaren tartean, ikastetxeko megafoniatik hainbat abesti entzun ahal izan dira ikasleek aukeratutako ama-hizkuntzetan.