Bestelako eremuak - IESO Berriozar - Ikasnova
Bestelako eremuak - IESO Berriozar
Gimnasioa
500 metro kuadroko azalera duen gimnasio estalia dugu.
Bereziki Gorputz Hezkuntza ikasgaian erabiltzen da, baina bertan oholtza txiki bat eta audio eta megafonia sistema bat egonik, hainbat ekintza berezietan ere erabiltzen da: DBHko graduazio festarako, neguaren etorreraren ospakizunetan, ihauteetan...
Monitore interaktibo batekin horniturik dago eta gimnasio batean egoten ohi diren elementuak ditu: horma-barrak eta eskailera horizontalak besteak beste.
Gimnasioaren ondoan amankomuneko bi aldagela daude ur beroa duten dutxekin, bata mutikoendako eta bestea neskendako.
Liburutegia
Badago liburutegi bat ikasleen eskura, berritze eta katalogatze prozesuan duguna. Gaur egun irakurketa gela gisara erabiltzen ahal da. Bertako liburuak hantxe irakurtzen ahal dituzte baina momentuz ezin dira maileguan eraman.
Bertan ordenagailu batzuk daude erabilgarri eta arbela digital interaktibo bat.
Ongibidean, 2024-2025 ikasturterako bertako funtsa berritu eta katalogatuko dugu ikasleek, ohiko liburutegi batean bezala, liburuak maileguan eraman ditzaten.
Erabilera anitzetako aretoa
Beheko solairuan Areto Nagusia dago.
Megafonia duen audio sistemarekin eta proiektore batekin horniturik dago.
Bertan bilkurak, hitzaldiak, tailerrak eta hamaika jarduerak ospatzen dira.
Bulego eta zerbitzuak
Badaude beste toki batzuk ezinbestekoak direnak eguneroko kudeaketarako eta ikasleei eta bere familiei arreta egokia eskeintzeko.
Zuzendaritza korridorea
Zuzendariaren bulegoa, Ikasketa Burutza, Idazkaritza eta Orientatzailearen bulegoa
Administrazio bulegoa
Familiekiko arreta puntua eta matrikularekin zerikusia duen ororen kudeaketa.
Atezaintza
Familiekiko eta ikasleekiko arreta puntua.
Bisita gelak
3 daude. Irakasleak familiekin biltzeko lekua.
Mintegi didaktikoak
7 daude. Ezagutza arlo bakoitzeko irakasleak biltzen dira bertan.
Irakasle gela
Irakasleentzako topagunea eta zaintzan dauden irakasleak egoteko lekua.
Kopiagintza gela
Gehien bat ikastetxeko langileentzako bada ere, ikasleek ere beraientzako kopiak eskatzen ahal dituzte.
Komunak
Ikastetxe osoan 5 komun bikoitza (neskentzako bat eta mutikoentzako bestea) daude ikasleentzako: beheko eta lehenengo solairuetan bi daude eta bigarren solairuan bostgarrena.
Komun guztietan desgaitasuna duten ikasleentzako egokituriko komun-ontzi bat dago.
Komunen erabilera gure arautegian arautua dago.
Badira ere soilik irakasleentzat diren 3 komun, solairu bakoitzan bana.
Patioa - Jolastokia
Ikastetxeak dauka 6.000 metro koadro inguruko patio bat. Eremu hau, ikastetxea inauguratu zenetik porlanezkoa izan da. 2023 urte amaieran, lanak egin izan dira patio erdian eremu berde kopurua haunditzeko. 2024 urtean zehar lanak guztiz amaiturik egonen dira.
Kirola egiteko hainbat zelai daude eta bestelako jokutarako tokiak.
Belardiak
Osotara 1.000 metro kuadro inguru.
Patio estalia
2018. urtean eraikia, 675 metro kuoadroko eremua patioaren ertz batean. Saskibaloirako bi zelai eta boleibol sarea ipintzeko prestaturik.
Eserlekuak
Patio osoan zehar egurrezko edo porlanezko eserleku ugari daude.
Mahaiak belardian
Rokodromoa
Saskibaloia
5 zelai osotara. Horietarik 2 estalkian daudelarik.
Atletismo pista
Patioari buelta ematen dion 4 kaleko pista.
Areto futbola
Zelai bat kanpokaldean futbolean edo eskubaloian aritzeko.
Oreka-jokuak
Jolasak
Oreka barra
Txirringa aparkalekua
Ikasleen txirringak uzteko. 15 txirringentzako tokia.
Jokuak, eserlekuak...
Kalistenia
E.S. memoriala
2021-2022 ikasturtean, minbizi batek gure ikastetxeko ikasle bat eraman zuen.
Eraikinaren horma batean, patiora begira eta eguzki-izpiek argiztaturik, haren omenezko memorial bat ikus daiteke.
Sorgin-orratzak dira protagonista. Kultura askotan esanahi bereziak dituzte: jakinduria, aldaketa, eraldaketa, argia, eta bizitzan moldatzen jakitearen ahalmena izatearen ikur dira.
Baratza
Hasiera batean sei baratze-alor ipini ziren eta gaur egun zenbaki hori bikoiztu egin da. Hainbat ikasmaila eta ikasgaietan erabiltzen da.
Ongi etorriko murala
2021-2022 ikasturte amaieran, Gipuzkoa etorbidetik bistan den horma batean, ongi etorriko murala margotu zen.
Leire Urbeltz eta Jon Zabalegui izan ziren gure ikastetxean Ongietorri muralaren tailerraz eta proiektuaz arduratu ziren artistak.
Latinezko alfabetoa hautsiz eta letra eta sinbolo berriak sortuz lan egin zuten. Sinbolo horiei kolorea eman zieten eta beren alfabeto plastiko propioan "ONGI ETORRI" bat sortu zuten, murala osatzen duten bi giza irudien artean “irakur” daitekeena. Ondoren, artistek ongietorriak ama-hizkuntza guztietan jarri dituzte, kaligrafia desberdinekin.