Gure politikak

Xedea

BERRIOZAR DBHI-k, ikasleen gizarteratze egokia, garapen akademiko zein pertsonalerako hezkuntza eta formazio osoaren eskaintza bermatzea du helburu.

Ikastetxeak hezkuntza komunitatearen eta gizartearen beharrak asebete behar ditu, ikaslegoaren aniztasuna eta kulturaniztasuna kontuan izango duen hezkuntza baliabideak erabiliaz, balore demokratikoetan eta errespetuan oinarritutako heziketa eginez eta gizarteratze funtzioa beteaz.

Aldi berean, hezkuntza komunitatean talde-lanean aritzeko ohitura eta inplikazioaren kultura sustatzea dugu xede, honek hezkuntza kalitatean eragina izango duelakoan, eta norbanakoaren hobetze eta garapena indartzeko.

Ikuspegia

Ikaslegoaren aniztasuna eta kulturaniztasuna aintzat hartuz, hezkuntza komunitate osoaren inplikazio eta etengabeko lanaren ondorio bezala, BERRIOZAR DBHI-ren kalitatea hobetzea dugu jomuga.

Ikasleek gizarteratze eta ibilbide akademikoan aurrera jarrai dezaten emaitza onak izatea ezinbesteko dute, eta horretarako irakaslego trebe, aditu eta motibatuaren lanaz gain, familiaren laguntza eta ikaslegoaren lan interes eta esfortzua dira beharrezko.

Ondorengo ikasketetarako orientatuko ditugu ikasleak, eta ikastetxean emandako urteez harro senti daitezen, bidean lagundu.

Zuzendaritza Taldeak, Plan Estrategikoa abiapuntu izanik, eta Hezkuntza Komunitatearen laguntzarekin, hurrengo balioak eskuratzeko lan egingo du:

Balioak

  • Hezkuntza Komunitatea osatzen dugun kideen arteko elkarbizitza egokiak kontuan izango ditu: ezagutza, tolerantzia, elkarlana, solidaritatea, hizkuntza aniztasuna eta kultura aniztasunaren errespetua.
  • Etengabe hobetzeko intentzioari esku emanik, lan, esfortzu eta geroz eta erantzunkizun gehiago hartzearekiko jarrera positiboa.
  • Arau eta pertsonekiko errespetua; baita ikastetxeko baliabideak, eraikuntza eta bere inguruaren zaintza ere.
  • Sormena, norbanakoaren autonomia, espiritu kritikoa, elkarlanean aritzeko ohitura eta jakin-min intelektuala.

Estrategia orokorrak

Orain arteko helburu, ikuspegi eta balioak betetzeko hurrengo estrategia orokorrak planteatzen ditugu:

  • Ikasleen beharrei egokitutako kalitatezko hezkuntza ematea, maila akademikoan gorantz egiteko beharrezkoak diren antolakuntza, egokitzapenak eta neurri kurrikularrak hartzea. Oinarrizko konpetentziak lortzeko, jarduera guztietan parte-hartzea eta inplikazioa indartzea.
  • Taldekako lana eta bilkurak sustatzea, ordutegiak erraztuaz eta betebeharrak emanez; orobat, helburu argiak eta lortzeko modukoak ezarriaz , eta harturiko akordioen jarraipena eginez.
  • Familiekin lankidetzan, ikaslegoaren etengabeko jarraipena egiteko aukera emango duen eta aldi berean bakoitzaren ahalmenen araberako orientazioa bermatuko duen tutoretza plan egoki bat garatzea.
  • Komunikazio-hizkuntzaren erabilpena sustatu.
  • Irakas-ikaskuntza prozesuan, zein hezkuntza komunitateko kideon arteko komunikazioan, teknologia berrien erabilpena areagotzea.
  • Lanbide garapenerako aukerak eskaintzea eta ikastetxeko beharrei egokitutako irakaslegoaren formazio jarraia eta bateratua sustatzea.
  • Ziurtatua eta aintzatetsia den gestio sistema mantentzea, etengabeko hobetzearen ahaleginean.
  • Institutuaren benetako irudi positiboa eskaintzea. Horretarako, ikaslegoari, familiei, erakundeei eta, orokorrean gizarteari, ikastetxean eginiko jarduera ezberdinen informazioa helaraztea.