Eskola garraioa - IESO Berriozar - Ikasnova
Eskola garraioa - IESO Berriozar
Eskola garraioa
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatu, kudeatu eta finantzaturiko garraioaren bidez ematen den zerbitzua da.
Zerbitzu hori jasotzeko eskubidea dute Nafarroako Gobernuak ezarritako zonifikazioaren arabera dagokion ikastetxe publikoan eskolaturiko ikasleek, betiere ikastetxea ikasleen ohiko bizilekua ez den beste herri batean badago.
Gure kasuan, herri hauetakoren batean bizi diren ikasle guztiek dute doako eskola-garraiorako eskubidea:
Berriobeitiko Zendeako kontzejuak
Aitzoain, Añezkar, Ballariain. Berriobeiti, Berriogoiti, Elkarte, Larrageta, Lotza eta Oteitza
Xulapain Bailarako kontzejuak
Aristregi, Beltzuntze, Beorburu, Gartziriain, Larraiotz, Markelain, Nabatz, Nuin, Ollakarizketa, Otsakar, Osinaga, Untzu eta Usi
Itza Zendearen kontzejuak
Aldaba, Aldatz, Aritz, Saratsa eta Zuasti