Onarpen prozesua. Ohiko epea

2026-2027

Eskaerak aurkezteko epea: martxoaren 9tik 13ra

Eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu behar du ikasle bakoitzeko.
​​​​​​​Gehienez, 6 ikastetxe ezberdinetan eskatzen ahal da tokia, lehentasun ordenaren arabera.
​​​​​​​Ikasle berdin batentzako eskaera bat baino gehiago aurkezteak ohiko prozesutik kanpo uztea ekarriko du.

Tramitea online egiten da Hezkuntzako atarian

PROZESUAREN DATAK

Inskripzio epea : martxoaren 9tik 13ra

Aurkezturiko eskaeraren datu, dokumentu eta baremoaren kontsulta eta berrikustea : martxoaren 30etik apirilaren 1era

​​​​​​​Onartuen behin-behiniko zerrendak : ekainaren 24a

Erreklamazioak eta ukatzeak : ekainaren 25etik 29ra

​​​​​​​Onartuen behin-betiko zerrenda 1 : uztailaren 1a

​​​​​​​Onartuen behin-betiko zerrenda 2 : uztailaren 15a

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Guraso edo tutoreen NANaren bi aldeetako fotokopia.
Ikaslearen NANaren bi aldeetako fotokopia. Oraindik ez balu, Familia Liburuaren fotokopia (titularren eta ikaslearen orrialdeak) edo Jaiotze Agiriaren fotokopia.

AUKERAKO DOKUMENTAZIOA

Baremazioaren puntuak lortu ahal izateko behar den dokumentazioa.

Ikastetxeak jakin beharreko bestelakorik (elbarritasunak, eritasunak, epaiak,...).

ONARTURIKO IKASLEEN MATRIKULA

MATRIKULA, AIPATZEN DIREN EGUNETAN EGINEN DA PRESENTZIALKI

​​​​​​​Behin-betiko zerrendetan agertzen den ikasle batek ez badu matrikula osatzen, Nafarroan eskola-tokirik gabe geratuko da. Kasu honetan, berriz tokia eskatu ahal izanen du "ohiko epetik kanpo" onarpen prozesuan.

1. MATRIKULA EPEA

1. ZERRENDAN ONARTUEN MATRIKULA

Uztailaren 2 eta 3

(Hitzordua hartzea derrigorrezkoa da)

1. zerrendan onartua dagoen ikasleentzat bakarrik.

Aukera Hobetzea

Bere l​​​​​ehen aukerakoa ez den ikastetxe batean tokia lortu duenak, matrikula egiteko unean, "Aukera hobetzeko" nahia adierazteko aukera du.
​​​​​​​Hobetzerik nahi ez duenak: matrikulatuko da egokitu zaion tokian eta prozesua amaituko du.
Hobetzea nahi duenak: behin-betiko itxarote-zerrendetan sartuko da. Gerta daitezkeen mugimenduen ondorioz, aukera hobeago batean tokia lortu dezake, eta derrigorrez, toki horretan matrikulatuko da.

2. MATRIKULA EPEA

2. ZERRENDAN ONARTUEN MATRIKULA

Uztailaren 16 eta 17

(Hitzordua hartzea derrigorrezkoa da)

"Aukera hobetzea" bitartez tokia lortu duen ikasleentzat bakarrik.