Tramiteak

Norbait matrikulatu

Badira bi kasu zeinetan ikasle bat ikasturteko edozein momentuan matrikulatzen ahal da ikastetxe batean:

  1. Ikaslea (eta bere familia) helbide berri batera joan bada bizitzera.
  2. Ikaslea Nafarroatik kanpo etorri berri bada. Beste probintzia batetik edo atzerritik datorrelako.

Gainontzeko kasu guztietan, ikastetxe batetik beste batera mugitzeko, onarpen prozesu garaian egin behar da. Garai hau ez da urtero egun berdinetan egiten, baina martxoa/apirila inguruan izaten ohi da.

Kexa bat aurkeztu

Kexa, erreklamazio, iradokizun edo esker on bat helarazteko, erabili behar da kexen formularioa:

Takila bat eskatu

Takila bat eskatzeko bi urrats eman behar dira:

  1. Dagokion eskaera-inprimakia sinatu eta bulegoan aurkeztu.
  2. ​​​​​​​Eskatzen den 5 eurotako fidantza ordaindu banku transferentzia bidez. Eskaera-inprimakian zehazten da ikastetxeko banku kontua.

Fidantza ordaindu dela egiaztatu ondoren emanen dira takilaren giltzak.

Datu pertsonalaren bat eguneratu

Ikaslearen edo bere legezko tutoreen ondorengo datu pertsonalen bat aldatu bada:

  • NAN / AIZ zenbaki atera berria.
  • Ikaslearen helbidea.
  • Legezko tutore baten helbidea.
  • Harremanetan ipintzeko legezko tutoreen telefono zenbakia.
  • Harremanetan ipintzeko legezko tutoreen helbide elektronikoa.
  • Kobratzeak egin ahal izateko bankuaren kontu zenbakia.

5 bide daude datuak eguneratzeko. Bide telematikoak erabiltzen badira, aipatu behar da ikaslearen izena eta aldatu beharreko datua zehaztu:

  1. Presentzialki, ikastetxeko administrazio bulegora gerturatuz.
  2. Telefonoaren bidez: 848 43 10 91 - 848 43 11 15.
  3. WhatsApp bitartez, 660 715 001 telefono zenbakian.
  4. Harremanetarako formularioa erabiliz.
  5. ​​​​​​​Posta elektronikoa erabiliz.

Matrikularen ikasgaiak aldatu

Erlijioa / Hezkuntza Arreta

Ikasturte berri baten aurrean, familiaren batek Erlijioaren eta Hezkuntza Arretaren ikasgaien artean aldatu nahi badu, ekaineko lehen astean egin beharko du ikastetxeko administrazio bulegoan, horretarako propio dagoen inprimakia betez.​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​

 

Hizkuntza eredua aldatu

Orohar, DBH osoa hizkuntza eredu berdinean ikasten da. Dena den, eredua aldatzeko aukera egon badago, beti ere ikasturte batetik bestera egiten den aldaketa.
​​​​​​​Horretarako, familiaren batek eredu aldaketa eskatu nahi badu, ekaineko lehen astean egin beharko du ikastetxeko administrazio bulegoan, horretarako propio dagoen inprimakia betez.​​​​​​​
​​​​​​​Zuzendaritzak eskaerak aztertuko ondoren erabakiko du aldaketa baimentzen den ala ez.
​​​​​​​

 

Frantseseko ikasgaia utzi

​​​​​​​Frantsesa ikasteko erabakia DBHko 1. mailan hartzen da eta horrela egiten duenak DBHko maila guztietan ikasgaiarekin jarraitzeko konpromezua hartzen du.
​​​​​​​Hala ere, legeak aukera ematen du oso kasu berezietan soilik, ikasgaia uzteko eskaera aurkeztea. Norbaitek Frantsesa utzi nahi badu, ekaineko lehen astean egin beharko du ikastetxeko administrazio bulegoan, horretarako propio dagoen inprimakia betez.​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​

Bakoitzaren egoera aztertuko da eta bidezko balitz Zuzendaritzak baimenduko luke eskaria.​​​​​​​​​​​​​​​​​​​

 

Hautazko ikasgaia aldatu

Ikasturtea bukatzear dagoenean, ikasleek aukeratu behar dituzte hurrengo ikasmailan egin nahi dituzten hautazko ikasgaiak.

Ikasturte berrian, aukeraturiko ikasgaietan matrikulatuko zaie.

Akatsen bat izan bada aukeratzeko orduan, ikasgai aldaketa eskatzeko aukera dago beti ere ikasturte berria hasi aurretik.

Ikasketa-agiri bat eskatu

Agiri hauek doakoak dira, eta edozein momentuan eska daitezke.

Aintzat hartzeko: agiri hauek idazkariaren edota zuzendariaren sinadadurak daramate, horrexegatik, batzutan ezin dira momentuan bertan prestatu.

Jarraitu beharreko urratsak:

1 Agiria eskatu ondorengo bide bat jarraituz:

  • Presentzialki, ikastetxeko administrazio bulegora gerturatuz.
  • Telefonoaren bidez: 848 43 10 91 - 848 43 11 15.
  • WhatsApp bitartez, 660 715 001 telefono zenbakian.
  • Harremanetarako formularioa erabiliz.
  • ​​​​​​​Posta elektronikoa erabiliz.
Agiria digitalki jaso nahi baduzu zure helbide elektronikoan, aipatu eskatzerakoan.

2 Agiria jaso:

  • Digitalki jaso nahi baduzu, prest dagoenen helduko zaizu.
  • Bestela, prest egonen da egun batetik bestera.
  • Ikastetxeko administrazio bulegoan jasotzen da.
  • Ikaslea bulegotik ere pasa daiteke jasotzeko.

Azterketa baten kopia eskatu

Eskaerari buruz

  • Epea eta forma. Astebeteko epea dago (zazpi egun natural) kalifikazioa jaso den egunetik hasita.
  • Tokia. Eskaria ikastetxeko administrazio bulegoan aurkeztu behar da.
  • Eskaera orria. Behar den bezala osaturik egonen da beharrezkoak diren atal guztietan.
  • Kopiatu daitezken ebaluazio-tresnak. Paperean egiten diren ebaluazio-tresnen kopiak eskatu daitezke, hala nola azterketak, lanak, probak, zirriborroak eta A4 tamainako marrazkiak.
  • Kopiatu ezin diren tresnak. Eraldatu daitezken artxibo digitalak (argazkiak, audioak, bideoak, testu digitaleko dikumentuak, ea) eta artelanak (eskulturak, moldeak, pieza modelatuak, margolanak, lan grafikoak, planoak, A4 tamaino baino handiagoko marrazkiak)

Kopien ematea

  • Epeak eta forma. Eskaturiko ebauluazio-tresnaren kopia, eskutan emanen zaio eskatazaileari 3 egun baliodun baino lehenagoko epean, eskaria aurkezten den egunetik hasita.
  • Kostua. Hamar zentimoko kostua ezarri da (0,1 €) eskaturiko dikumentuaren orri bakoitzeko, kudeaketa gastuengatik.

Kopiaren erabilerak pribatua izan behar du eta eskatzaileak ez zabaltzeko konpromisoa hartzen du. Bestela, Jabetza Intelektualaren Legeak ezarritakoari jarraituko zaio (1/1996 Errege Dekretua, apirilaren 12an emana, non Jabetza Intelektualaren Legearen testu bategina onartzen den, arlo horretan indarrean dauden legezko xedapenak erregularizatuz, argituz eta harmonizatuz) edota Datuen Babesarako Legeak (15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13an emana, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa).

Kalifikazio baten erreklamazioa egin

Kalifikazio bat erreklamatzeko Iradokizunak, Kexak, Erreklamazioak eta Esker onak helarazteko galdetegia erabili behar da.

Ikastetxeko Zuzendaritzak, gehienez ere 72 ordutan edo 3 eskola-egunetan, eragindako irakasleekin bilduko da, ezinbestekoa den informazio guztia jasoz, erreklamatzen den kalifikazioa zuzena den ala ez ikusteko eta maiatzak 21eko 49/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluarekin, hala nola ikastetxeko klaustroko akordioekin bat datorren ala ez ikusteko.

Akatsen bat egon dela ikusten bada, kalifikazioan egin beharreko aldaketak burutuko dira eta ikasleari eta familiari jakinaraziko zaie.

Eskola-istripu baten aurrean zer egin

3. eta 4. mailetako ikasleek, beti ere kuota ordaindu badute, San Fermin klinikara joan behar dute.

​​​​​​​Kasu horietan, istripuarren jakinarazpena bete beharko dute ikastetxeko bulegoan eta klinikara eraman.

 

Atzerritik datozen ikasleen kasuetan, pasaportea soilik badute (oraindik AIZ zenbakia lortu ez dutelako), ezin dute eskola-asegurua erabili eta osasun etxera edo ospitalera joan beharko dute.

Ondare erantzukizunezko erreklamazio bat egin

Ikasleren batek kalte materialen bat jasango balu istripu baten ondorioz, zuzenean beste ikasle bati egotzi ezin zaiona, Hezkuntza Departamentuan ondare-erantzukizuneko erreklamazioa egin dezake, konponketa edo kalte-ordaina lortzeko.

Familiak jarraitu beharreko urratsak:

  1. Hezkuntza Departamentura bertaratu (Santo Domingo kalea, 8. Iruña).
  2. Ondare erantzukizuneko erreklamazioa jartzeko idazkia eskatu.
  3. Eskatzen diren datu pertsonalak osatu.
  4. Konponketaren edo ordezkapenaren faktura edo aurrekontua erantsi.
  5. Erreklamazioa aurkeztu, Hezkuntza Kontseilariari bideratua.

DBHko titulua eskatu

Titulua jasotzeko, ikasleak ez du ezer berezirik egin behar. Ikastetxeak ofizioz eskatzen die titulua lortu duten ikasleei.

Normalki, promozio bateko tituluak, hurrengo urteko urtarrila edo otsaila inguruan prest egoten dira.

DBHko titulua jasotzea guztiaz doakoa da.

Jasotzeko prest daudenean, ikastetxetik jakinarazpen bat bidaltzen zaie ikasleei posta arruntaren bidez, ikastetxeak ezaguna duen azken helbidera.
Jakinarazpenan adierazten den bezala, titulua jasotzeko, ikaslea bere NANarekin pasatu beharko da ikastetxeko administrazio bulegotik. Ikaslea bera ezin bada bertaratu, beste edozein jasotzen ahal du, baldin eta ikaslearen NAN fisikoarekin bertaratzen bada.

DBHko titulu baten kopia bat eskatu

Jasotako DBHko titulu bat galtzen bada, haren kopia bat eskatzen ahal da.

Titulu baten kopia eskatzea guztiz doakoa da.

Tituluen kopiak hilabete batzuren bueltan etortzen ohi dira. Noizbait ia urtebete pasa izan da.

Kopia bat eskatzeko, harremanetarako edozein bide erabilgai dago:

  • Presentzialki, ikastetxeko administrazio bulegora gerturatuz.
  • Telefonoaren bidez: 848 43 10 91 - 848 43 11 15.
  • WhatsApp bitartez, 660 715 001 telefono zenbakian.
  • Harremanetarako formularioa erabiliz.
  • ​​​​​​​Posta elektronikoa erabiliz.

Tituluaren kopia prest dagoenean, jakinaraziko da eta jatorrizkoarekin bezela ikaslea bere NANarekin pasatu beharko da ikastetxeko administrazio bulegotik. Ikaslea bera ezin bada bertaratu, beste edozein jasotzen ahal du, baldin eta ikaslearen NAN fisikoarekin bertaratzen bada.

Ikastetxean baja hartu