Ordezkarien Batzarra - IESO Berriozar - Ikasnova
Ordezkarien Batzarra - IESO Berriozar
Ordezkarien Batzarra
Institutuak ikasleen ordezkarien Batzar bat du, talde ezberdinetako ikasleek aukeraturiko ordezkariek eta Eskola Kontseiluan ikasleen ordezkariak direnek osatua.
Osaera eta hautatzea
Osaera eta hautatzea
Talde bakoitzak taldeko ordezkari bat aukeratzen du, zuzenean eta serkretoz, ikasturteko lehen hilabetean eta ikasturte osorako; ordezkari hori ikasleen ordezkarien batzarreko kide izanen da. Ordezkariorde bat ere hautatuko da, ordezkaria ordeztuko duena kanpoan edo gaixorik dagoenean, eta bere eginkizunetan lagunduko diona.
Delegatuen eta ordezkariordeen hauteskundeak Ikasketa Buruak antolatu eta deituko ditu, taldeetako tutoreekin lankidetzan.
Eginkizunak
Eginkizunak
- Ordezkatzen duten taldearen iradokizunak eta erreklamazioak azaltzea.
- Bere taldeko ikasleen arteko bizikidetza sustatzea, tutorearekin eta taldeko irakasle-taldearekin lankidetzan arituz taldearen funtzionamenduari eragiten dioten gaietan.
- Institutuko irakasleekin eta zuzendaritza taldearekin lankidetzan aritzea, institutuak modu egokian funtziona dezan.
- Institutuaren materiala eta instalazioak behar bezala erabiltzen direla zaintzea