Onarpen prozesua. Ohiko epea

2025-2026

Eskariak berrikusi eta zuzentzeko epea: apirilak 14tik 16ra

Eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu behar du ikasle bakoitzeko.
​​​​​​​Gehienez, 6 ikastetxe ezberdinetan eskatzen ahal da tokia, lehentasun ordenaren arabera.
​​​​​​​Ikasle berdin batentzako eskaera bat baino gehiago aurkezteak ohiko prozesutik kanpo uztea ekarriko du.

Tramitea online egin behar da Hezkuntzako atarian

PROZESUAREN DATAK

Inskripzio epea : martxoak 24tik 28ra
Aurkezturiko eskaeraren datu, dokumentu eta baremoaren kontsulta eta berrikustea : apirilak 14tik 16ra.
​​​​​​​Onartuen behin-behiniko zerrendak : ekainak 25
Erreklamazioak eta ukatzeak : ekainak 26tik  30era
​​​​​​​Onartuen behin-betiko zerrenda 1 : uztailak 2
​​​​​​​
Onartuen behin-betiko zerrenda 2 : uztailak 15

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Guraso edo tutoreen NANaren bi aldeetako fotokopia.
  • Ikaslearen NANaren bi aldeetako fotokopia. Oraindik ez balu, Familia Liburuaren fotokopia (titularren eta ikaslearen orrialdeak) edo Jaiotze Agiriaren fotokopia.

AUKERAKO DOKUMENTAZIOA

  • Baremazioaren puntuak lortu ahal izateko behar den dokumentazioa.
  • Ikastetxeak jakin beharreko bestelakorik (elbarritasunak, eritasunak, epaiak,...).

ONARTURIKO IKASLEEN MATRIKULA

MATRIKULA, AIPATZEN DIREN EGUNETAN EGINEN DA PRESENTZIALKI
​​​​​​​Behin-betiko zerrendetan agertzen den ikasle batek ez badu matrikula osatzen, Nafarroan eskola-tokirik gabe geratuko da. Kasu honetan, berriz tokia eskatu ahal izanen du "ohiko epetik kanpo" onarpen prozesuan.

1. ZERRENDAN ONARTUEN MATRIKULA

Uztailak 3 eta 4

(Hitzordua hartzea derrigorrezkoa da)
1. zerrendan onartua dagoen ikasleentzat bakarrik.
Aukera hobetzea: bere l​​​​​ehen aukerakoa ez den ikastetxe batean tokia lortu duenak, matrikula egiteko unean, "Aukera hobetzeko" nahia adierazteko aukera du.
  • ​​​​​​​Hobetzerik nahi ez duenak, matrikulatuko da egokitu zaion tokian eta prozesua amaituko du.
  • Hobetzea nahi duenak, behin-betiko itxarote-zerrendetan sartuko da. Gerta daitezkeen mugimenduen ondorioz, aukera hobeago batean tokia lortu dezake, eta derrigorrez, toki horretan matrikulatuko da.

2. ZERRENDAN ONARTUEN MATRIKULA

Uztailak 16tik 18ra

(Hitzordua hartzea derrigorrezkoa da)
"Aukera hobetzea" bitartez tokia lortu duen ikasleentzat bakarrik.