KBU - IESO Berriozar - Ikasnova
KBU - IESO Berriozar
Kurrikulo Bereziko Unitatea
Ezaugarri orokorrak
Ezaugarri orokorrak
KBU egitura malgua da, eta eratu zen adimen desgaitasun arinarekin edo moderatuarekin loturiko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak errazago eskolatu zitezen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe arruntetan, Lehen Hezkuntzan eskolaturik egon ondoren.
KBUn eskolatzeak esan nahi du ikasleek badutela denbora bat Pedagogia Terapeutikoko irakasle baten arreta trinkoa jasotzeko oinarrizko gela batean, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eratzen duen tokia den aldetik. Orobat esan nahi du ikasleek ikastetxeko jarduera orokorretan parte hartzen dutela eta erreferentziako talde batean aritzen direla halako alor edota irakasgai batzuetan, beren programa berezia garatzen duen kurrikulo egokitzapen batekin.
Ikasle hartzaileak
Ikasle hartzaileak
Lehen Hezkuntzako etapan ikastetxe arruntetan eskolatuta egon diren eta adimen desgaitasunarekin lotutako hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei zuzenduta daude unitate hauek.
Antolakuntza
Antolakuntza
KBUren antolaketa malgua eta zabala izanen da, egoera zehatzei egokitutako eredu ezberdinak onartuz, honako hauek bateragarri egite aldera:
- Pedagogia Terapeutikoko irakaslearen arreta trinkoa jasotzeko denbora bat, eta beste denbora bat egoera arruntetan beste ikasleekin batera parte hartzeko; hori guztia ikasle bakoitzaren ezaugarrien arabera (eskola-ordutegiko heren bat gutxi gorabehera).
- Talde jakin bat harekin harreman egonkorra eta kohesionatua izateko, egora sozialak bizitzeko eta erreferentziazko taldeekin bizikidetzan jarduteko.
- Kurrikulo berezi bat, oinarrizko prestakuntza bermatzeko banakako kurrikulo egokitzapenaren bidez.
Xede nagusia da lehen hezkuntzan integratuta egon den ikasleak horrela jarraitzea bigarren hezkuntzan ere, nahiz eta ez lortu etapa horretako helburu orokorrak.
Kurrikuloa
Kurrikuloa
KBUko ikasleek ez dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako kurrikulua landuko; kurrikulo berezi baten bidez landuko dute beren prestakuntza, eta lehentasuna emanen zaie gizarteratzearekin eta laneratzearekin lotutako helburuei eta edukiei. Kurrikulo proposamen hori lantzeko, honako hauek hartuko dira kontuan:
-
Lehen Hezkuntzako etapako kurrikuloaren oinarrizko helburuak, edukiak eta gaitasunak, bai eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburu orokorrak ere, ikaslearen gaitasunetara, interesetara eta motibazioetara behar bezala egokituta, betiere.
-
Hezkuntza Bereziko ikastetxeendako erreferentziazko kurrikuloa.
Ebaluazioa eta mailaz igotzea
Ebaluazioa eta mailaz igotzea
Pedagogia terapeutikoko irakasleek koordinatuko dute ikasle hauen ebaluazio prozesua (hain zuzen ere, haiek dira ikasle hauen tutore), ikasle bakoitzaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan esku hartzen duten irakasleekin koordinatuta.
Bigarren Hezkuntzako ikastetxeko eskolatzea amaitutakoan, Oinarrizko Hezkuntzan ikasleak izandako lorpenen balorazio orokorra eginen du tutoreak, eta amaierako ebaluaziotzat joko da.
Oinarrizko Hezkuntza bukatutakoan, ikasle horiek beren prestakuntzarekin jarraitzen ahalko dute Lanbide Heziketa Bereziko Zikloetan (LHBZ).