Ikasturtean zehar - IESO Berriozar - Ikasnova
Ikasturtean zehar - IESO Berriozar
Behin onarpen prozesua osoa amaitu delarik eta ikasturtea jada hasita dagoenean, soilik hiru kasu hauetan matrikulatu daiteke ikasle berri bat (beti ere, ikastetxean tokia badago):
- Atzerritik Nafarroara etorri berri izatea.
- Beste probintzia batetik Nafarroara etorri berri izatea
- Nafarroan jada eskolaturik dagoen ikaslea, baldin eta ikasturtea hasi ondoren helbide aldaketa bat egon den. Baldintza honekin betetzeko, derrigorrez posta kodea ezberdina izan behar du helbide berriak.
1) Onarpen eskaera
Aurrenik, Hezkuntza Departamentuari tokia eskatu behar zaio. Horretarako ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar da ikastetxean:
- Onarpen eskabidea osaturik.
- Hirugarren kasuan, Errolda eta Elkarbizitza Agiria, helbidean noiztik bizi den data zehazturik.
- Ikaslea atzerritik EZ badator: aurreneko ikastexeko azken Noten Buletina.
- Guraso edo tutoreen identifikazio dokumentuaren (NAN, AIZ edo pasaportea) bi aldeetako fotokopia.
- Izatekotan, ikaslearen NANaren bi aldeetako fotokopia.
Ikaslea NANik ez badu, ondorengo aukeren arteko bat:
- Familia Liburuaren fotokopia (titularren orrialdea eta ikaslearen orrialdea).
- AIZren fotokopia eta Jaiotze Agiria edo Erregistroaren fotokopia.
- Pasaportearen fotokopia eta Jaiotze Agiria edo Erregistroaren fotokopia.
2) Matrikula
Tokia eskatzen denetik, normalki 2 eta 6 lanegun arteko epea itxaron behar da Hezkuntza Departamentuak erabaki dezan.
Hezkuntzak ikaslea gure ikastetxerako onartzen badu:
- Familiari hitzordua emanen zaie matrikula osatzeko.
- "Mugikorraren erabilerari buruzko familien konpromesua" eta "Chromebookaren mailegutza-araudiaren onarpena" sinatu beharko dituzte.
3) Klaseen hasiera
Behin matrikula osaturik, familiari hots eginen zaio ikasleak klasera zein igunetan etorri behar duen adierazteko.
Lehenengo egunean Ikasketa Buruarekin egonen da ikastetxea ezagutzeko. Doakotasun programaren testu-liburuak emanen zaizkio. Motxila bat eta idazteko oinarrizko materiala (kuoadenoa, estutxea...) ekarri beharko du.
