Responsive Image

MENDIALDEA BIGARREN HEZKUNTZA GURASO ELKARTEA

Ongietorria ematen dizuegu D ereduko Guraso Elkartearen izenean. Gure taldearen izena honakoa da: Mendialdea Bigarren Hezkuntza Guraso Elkartea edo, laburbilduta, Mendialdea B.H. Guraso Elkartea.

​​​​​​​
 Egiten saiatzen garen eginkizunak honakoak dira:

  • Euskararen erabilera bultzatzen jarraitzea gure seme-alaben artean.
  • Familien prestakuntza sustatzea, gure seme-alaba nerabeak hobeki laguntzeko.
  • Ikastetxearen funtzionamenduan aktiboki parte hartzea.
  • Gure seme-alaben hezkuntza-eskubideak defendatzea. 
  • Familien iritziak ekartzen jarraitzea, hezkuntza-komunitatea aberasteko.
  • Ikastetxearekin batera lan egitea jardueren antolaketan: jaiak, ikasturte bukaerako bidaia…

​​​​​​​
Hilabetean behin biltzen gara Kiroldegiko bilera-gelan. Guraso Elkartearen eta familien arteko komunikazioa errazteko posta elektronikoa eta kurtsoko whatsappak erabiltzen ditugu gehienbat. Halaber, EDUCA baliabidea erabiltzen dugu informazioa zabaltzeko.

​​​​​​​MENDIALDEA BIGARREN HEZKUNTZA elkarteak animatu nahi zaituzte gurekin uneoro parte hartzera, ideiak eta proposamenak egiten. Halaber, hagitz beharrezkoa zaigu ikas maila bakoitzean jende berria sartzea gure lan talde txiki honetara, izan ere ikastetxeko zeharkaldia laburra da eta kideak eraberritu behar dira.