Ohiko epez kanpoko onarpen prozesua

2024-2025

Inskripzio epea: abuztuak 22 eta 23

Soilik egoera hauetako batean dagoen ikaslearentzat:

a) 2024/04/12 dataren ondorengo Posta Kode aldaketa dakarren helbide aldaketa.
b) Ohiko prozesuan tokia lortu ondoren, ez zen matrikula osatu ezarritako epe mugen barruan.
​​​​​​​c) Ohiko onarpen prozesutik kaleratua izan da eta ez du eskola-tokirik Nafarroan.
​​​​​​​d) Ikastetxe aldatzea dakarren hizkuntza-eredu aldaketa bat onartu zaio.

Soilik toki libreak dituzten ikastetxeetan eskatzeko aukera dago:

Hezkuntza Departamentuak 2024/08/20 datarekin argitaratuko ditu toki libreak dituzten ikastetxeak.
Eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu behar du ikasle bakoitzeko.
​​​​​​​Gehienez, 10 ikastetxe ezberdinetan eskatzen ahal da tokia, lehentasun-ordenaren arabera.
​​​​​​​Ikasle berdin batentzako eskaera bat baino gehiago aurkezteak ohiko prozesutik kanpo uztea ekarriko du.

Tramitea online egin behar da Hezkuntzako atarian

PROZESUAREN DATAK

Inskripzio epea : abuztuak 22 eta 23 (8:30etatik 14:30ak bitarte)
Emaitzen argitalpena : abuztuak 31

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • ​​​​​​​Guraso edo tutoreen NANaren bi aldeetako fotokopia.
  • Ikaslearen NANaren bi aldeetako fotokopia. Oraindik ez balu, Familia Liburuaren fotokopia (titularren eta ikaslearen orrialdeak) edo Jaiotze Agiriaren fotokopia.
  • a) egoeran dagoenak : Errolda eta Elkarbizitza Agiria, helbidean noiztik bizi den datarekin.

IKASLEEN MATRIKULA

Hezkuntza Departamentduak, prozesu honetan onartzen diren ikasleen ofiziozko  matrikula burutuko du.