Eskola Kontseilua - IESO Berriozar - Ikasnova
Eskola Kontseilua - IESO Berriozar
Eskola Batzordea
Hezkuntza komunitateko sektore guztiek Institutuaren funtzionamenduan parte hartzeko organoa da.
Osaera
Osaera
- Institutuko Zuzendaria, buru arituko dena.
- Ikasleta Burua
- Klaustroak hautaturiko 6 irakasle
- Ikasleen gurasoen hiru ordezkari. Horietako bat, halakorik badago, ikastetxean legez eraturik izan eta kide gehien duen guraso elkarteak hautatuko du, bazkideen artean. Beste biak, zuzenean familien artean hautatuko dira.
- Ikasleen hiru ordezkari.
- Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen ordezkari bat.
- Udalaren ordezkari bat.
- Idazkaria Batzordearen idazkari arituko baita, hizpidea bai baina botorik ez duela.
Eskumenak
Eskumenak
- Hezkuntza Proiektua, Kudeaketa Proiektua eta Barne Araudia onetsi eta ebaluatzea.
- Ikastetxeko Urteko Programazio Orokorra onetsi eta ebaluatzea.
- Zuzendaritzarako hautagaitzak eta aurkeztu diren zuzendaritza-proiektuak ezagutzea.
- Ikastetxeko Zuzendariaren hautaketan parte hartzea. Zuzendaritza taldearen gainontzeko kideen izendapenen eta kargu-uzteen berri izatea.
- Ikasleen onarpenari buruz erabakitzea.
- Haurtzaroaren eskubidean aitorpena eta babesa sustatuko dituzten hezkuntza-neurriak hartzen direla bultzatzea eta haien jarraipena egitea.
- Bizimodu osasuntsuak, bizikidetza, berdintasuna, diskriminaziorik eza, eskola-jazarpenaren eta genero-idarkeriaren prebentzioa, eta gatazken konponbide paketsua erraztuko dituzten neurri eta ekimenak proposatzea.
- Bizikidetzaren aurkako jokabideak eta harturiko neurrien aplikazioa ezagutzea, araudiaren araberakoak direla zainduz.
- Instalazioen eta eskola-ekipamenduaren mantentzea eta berritzea sustatzea, eta osagarrizko baliabideak lortzea onartzea.
- Hezkuntza- eta kultural-xedearekin, tokiko administrazioekin, beste ikastetxeekin eta bestelako erakundeekin elkarlanean aritzeko norabideak ezartzea.
- Ikastetxearen funtzionamendu orokorra eta eskola-errendimenduaren eta ikastetxeak parte hartzen dituen barne- zein kanpo-ebaluaketen emaitzen bilakaera aztertu eta balioetsi.
- Ekimen propioz edo eskudun administrazioek eskatzen dutelako, ikastetxearen funtzionamenduari eta kudeaketaren kalitatearen hobekuntzari buruzko; hala nola haren kalitatearekin zerikusia duten bestelako alderdiei buruzko proposamenak eta txostenak egitea.
- Ikastetxearen aurrekontuari buruzko proiektua onartzea.
Kideen hautatzea eta berritzea
Kideen hautatzea eta berritzea
Eskola Batzordearen erdia bi urtetik behin berrituko da, txandaka. Alde batera utzirik ikastetxean kiderik gehien duen Guraso Elkartearen ordezkaria edo haren ordezkoa, hura ez baita bi erdi horietako bakar batean ere sartzen.
Gauzak horrela, lehenbizikoan hiru irakasle, guraso bat eta ikasle bat berrituko dira; eta bigarrenean hiru irakasle, guraso bat, bi ikasle eta Zerbitzuetako eta Administrazioko Langilegoaren ordezkaria berrituko dira.
Udalaren ordezkariaren eta Guraso Elkarteak izendatzen duenaren berritzea, bi urtez behin eginen da, dagokion zatia berritzen den unean bertan.