Eguneroko arauak - IESO Berriozar - Ikasnova
Eguneroko arauak - IESO Berriozar
Eguneroko arauak
Ikasleen sarrerak eta irteerak
Ikasleen sarrerak eta irteerak
Ikasle guztiek bere gelatik hurbilen dagoen atea erabiliko dute ikastetxera sartzeko edo ikastetxetik irteteko.
Berandu iristen diren ikasleak, sartuko dira beti ate nagusitik.
Geletara sartzea
Ikasle guztiak puntual izan behar dute. Ikasle batek berandu helduta ere klasera sartzeko eskubidea badu ere, atezaintzan esan beharko du etorri dela eta baimena eskatu klasean zuhurki sartzeko, horrela besteen lana ez oztopatzeko.
Behin ikastetxean, saio batera berandu sartzen bada, EDUCA plataforman atzerapen bat izanen du. Atzerapena 10 minututik gorakoa izanez gero falta bat izanen du.
Ikastetxetik irtetea eskola-egunean zehar
Ikasleren batek ikastetxetik atera beharko balu eskola-orduetan zehar, edozein kausagatik, ate nagusia erabiliko du beti eta familiaren idatzizko edo telefonoz emaniko baimen batekin, familia bera ikaslearen bila etortzen ez bada.
Geletatik irtetea
Ikasleek ez dute gelatik irten behar (beste irakasle batekin hitzegiteko, Zuzendaritzarekin hitzegiteko, etab.), une horretan klasea ematen ari den irakasleak, irtetzeak arrazoizko arrazoi bat duela ulertzeagatik, baimena ematen ez badio behintzat. Gelatik irteteko irakasleak idatzizko baimen bat emanen dio.
DBHko 1. mailako ikasleak ez dira bakarrik irtengo beste geletara mugitzeko (bikoizketak, hautazkoak, musika, tailerra, etab.). Ikasturte hasieran, haiekin klasea izanen duen irakasleak bere bila joanen da gelara eta saio bukaeran ikasleekin itzuliko da gelara.
Eskailerak
Ikasleak, bere geletatik gertuen dauden eskaileretatik joanen dira beti beste solairuetan dauden beste geletara mugitzeko, hala igotzeko nola jeizteko ere.
Larrialdietako irteerak
Larrialdietako irteerak, gela bakoitzaren barruan ikusgai dagoen Ebakuazio Planak adierazten dituenak izanen dira.
Baloien erabilera jostaldian
Baloien erabilera jostaldian
Patio eremuan, badira kirol-gune ezberdinak zeinetara ikasleak joaten ahal dira jostaldian zehar kirola egitera.
Hauexek dira guneak: estalkian dagoen boleibolerako sare bat, saskibaloirako 10 saski (4 estalkian eta 6 eremu irekian) eta 2 ate eremu irekian.
Jarduera hauetarako, ikasleek Ikastetxekoak diren hainbat baloi eskura dituzte. Bizikidetza arazoak ekiditeko, ikasleek ezin dituzte bere baloiak ekarri. Eskura dituzte saskibaloirako, futbolerako eta boleibolerako balonak.
Balonak, atezaintzak jasoko dira jostaldi hasieran eta patiotik sartzeko lehenengo musikarekin itzuli beharko dira. Atezainek adieraziko dute nork jasotzen duen balona eta hura izanen da itzultzeko arduraduna. Materialeen haustura edo galtzea ikaslearen ardura da, beraz, horrelakoetan materiala ordezkatuko dute. Tokien edo materialeen erabilera txar baten ondorioz, ezinen dira hurrengo egunetan materiale edo toki horiek erabili.
Mugikorraren erabilera
Mugikorraren erabilera
Ikasleek ez dute mugikorrik ekarri behar Ikastetxera. Ekartzen badute, ezin dute inola ere gelara eraman. Atezaintzan utzi beharko dute gelara sartu aurretik eta eskola-eguna amaitzerakoan jaso.
Eraikinaren erabilera arduratsua
Eraikinaren erabilera arduratsua
Ikastetxea erabilera komunekoa da, beraz erabiltzen dugunok gara sor daitezken kalte guztien erantzuleak. Kontu haundiz erabili eta zaindu behar dugu.
Gelen egoera, ordena eta garbitasuna, erabili dutenen irakasleen eta ikasleen ardura izanen da. Ikastetxeko pertsona guztiek hobetu beharreko helburua da.
Guztiz debekaturik daude grafitiak eta pintaketak hala eraikinaren barrukaldean nola kanpokaldean.
Gelan kalteren bat agertzen denean, erantzulea nor izan den jakiteko saiakeran eginen dira eta lortu ezean, ikasle guztien artean konponduko da edo konponketaren zenbatekoa ordainduko da.
Gera orotan badira kartoizko paperontzi bat papera birziklatzeko eta tapadun beste ontzi bat gainontzeko ondakinentzako. Egoki erabiltzea erregutzen da.
Komunak
Komunak irekirik mantenduko dira eskola-saioetan zehar. Zaintzan dauden irakasleek, saio bakoitzeko azken 5 minutuetan zehar itziko dituzte eta ondorengo saioaren lehenengo 5 minutuetan zehar irekiko dituzte berriz.
Komunen erabilera 3 ikaslera mugatuko da saio bakoitzeko klaseko garapena ez oztopatzeko. Ez da baimenduko klaseko lehenengo 5 minutuetan zehar komunera irtetea, ez eta azkenengo 5 minutuetan ere, itxirik bait daude.
Jostaldian zehar komunera joateko beharra duten ikasleek, eraikinera sartzeko ateetan dauden zaintzako irakasleari eskatu behar diote komunera joateko baimena.
Jostaldian zehar ikasleak, patiotik sarbidea duen beheko solairuko komunera joan ahalko dira.
Ikasleek bere gelatik hurbilen dagoen komunera joan behar dute. Horrela egiten ez dela ziurtatzen bada, arreta deituko zaie. Inoiz ez da komunera irtengo ikasle bat baino gehiago aldi berean.
Liburutegia
Liburutegia, Ikastetxearen pertsona guztiek erabili ahalko duten eremu bat da eta bere baliabide guztiak eskura daude.
Liburutegi orotan bezala jokaera egokia eskatuko da eremu honetan: materialak zaintzea eta egoera ezin hobean itzultzea, etab.
Jostaldian zehar irakurtzeko egonen da irekita astearteetan salbu.
Bikoizketak
Badira Ikastetxean hainbat bikoizketa gela. Ikasleen mugikortasuna ahalik eta gutxiena izateko pentsaturik daude. Solairu orotan banaturik daudenez, ahal denean behintzat, ikasleak ez dira solairu batetik bestera mugituko.
Ikasturte hasieran, maila eta behar bakoitzeko aurreikusten diren bikoizketak adieraziko dira. Gela hauetara ikasleak beti lagunduta mugituko dira dagozkien irakasleekin, eta Ikastetxetik joanen dira biderik motzenetik ordenaturik eta ixilik.
Irakasleek gelak ordenaturik eta garbi utzi behar dituzte (mahaiak ongi kokaturik, arbela ezabaturik, etab.)

