Hiri-eskola baratzeko proiektua

Responsive Image
Responsive Image

Aurrekariak eta jarduteko proposamenak

Hasiera batean, ikastetxeak patio zabal bat zeukan, berdegunerik eta eremu itzaltsurik gabekoa. Egoera honek arreta berezia izan beharko luke ikastetxeko azpiegitura eta instalazioen berregituraketari edo inbertsioei buruzko erabakiak hartzerakoan.
Eraikinaren orientazioa eta zuhaitzen banaketa aintzat harturik, beharrezkoa zen eguzki-esposizio handiaren kontrako gune babestuak hala nola berdeguneak egokitzea edota instalatzea, ingurumen-egoerarekiko ingurune onuragarriagoa, erosoagoa eta arduratsuagoa sortzen laguntzeko.
Gogoeta horiek, gainera, ikastetxeak ikasleei helarazi nahi dizkien ikaskuntzetan integraturik beharko lukete egon, natura errespetatzen duen eta ohitura osasuntsuak hartzeko egokia den ingurunea mantentzearen garrantziaz kontzientziatzeko.
Lehenago, belardi eremuetan baratze baten antekoena ezartzeko saiakera bat egon zen ikastetxean, berdegune bat jarri zelarik usain-belarrak landatzeko. Saiakera horren arrastoak oraindik ikus zitezkeen aparkalekuaren inguruan. Proiektuaren jarraitasun ezak eta horretarako egokituriko ur-instalaziorik ez egoteak eremu hori uztea eta ia desagertzea eragin zuen.
Egoera horren eragozpenak neurri batean arintzeko, ikastetxeak erabaki zuen aparkaleku horretan baratze-gune bat ezartzea.
Biziriko pandemiaren osteko egoera ekonomikoa eta ondorengo krisi energetikoa direla kausa, ezinezkoa izanen zen eskaturiko obra osoa egitea.
Hori dela eta, proiektu honen bitartez, ikastetxean jarraitzeko plan baten lehen harria ipini zen, epe ertainean proposaturiko helburuak eta beharrak lortzeko, ikastetxeak ahalegin ekonomiko txikiak eginez eta beste erakunde ofizial batzuek laguntzak eskatuz.

Justifikazioa eta helburuak

​​​​​​​Ikastetxean baratze bat ezarriz, alde batetik, ikasleak ohitura osasungarrien kulturari buruz irakatsi, hezi eta kontzientziatu nahi dira; eta, bestetik, ikasleak beren ikaskuntza-etapako eduki akademikoak eta hezkuntzakoak bereganatzen motibatu nahi dira, metodologia berritzaile berriak diseinatuz eta ezarriz.​​​​​
Hauek dira proiektu honen bidez lortu nahi diren helburu garrantzitsuenak:
  • Osasunerako hezkuntzaren sustapena eta garapena bultzatzea, zeharkakoak diren edukiak barne harturik, elikadura, ariketa fisikoa egitea, gorputzaren eta jarreraren higienea, segurtasuna eta istripuen prebentzioa, mugikortasun osasuntsua eta iraunkorra, hezkuntza inklusiboa, eta osasun emozionala, besteak beste.
  • Bizimodu osasuntsuak; pertsonaren oreka fisikoa, psikologikoa eta soziala; elkarrizketa eta gatazkak modu baketsuan konpontzen bultzatuko dituzten ohiturak, jarrerak eta balioak sortzea.
  • Ikasleek beren osasunarekin loturiko alderdietan erabaki egokienak hartzeko duten gaitasuna handitzea.
  • Ikastetxeen (lehen eta bigaren hezkuntza), inguruko zentro soziokulturalen, familien eta, oro har, komunitatearen arteko lankidetza-harremanak ezartzea.
  • Ezagutza, trebetasunak eta ohitura osasuntsuak ikasterakoan eta eskuratzerakoan, berdintasuna zeharka txertatzea.
  • Laneko segurtasunarekin eta osasunarekin loturiko alderdiak eta eguneroko bizitako alderdiak aintzat hartzea.
  • Garapenerako hezkuntzaren edukiak integratzea, hala nola justizia soziala eta ekitatea, globalizazioa eta interdependentzia, giza garapena eta garapen iraunkorra, aniztasuna, bakea eta gatazka, herritartasun globala, giza eskubideak, giza garapena eta garapen iraunkorra, bidezko merkatariza eta kontsumo arduratsua.
  • Enpatia, identitatea, autoestimua, aniztasunarekiko errespetua, diskriminaziorik eza, genero-berdintasuna edo ingurumenarekiko kezka bezalako balioak eta jarrerak sustatzea.
  • Familien eta komuniate osoaren parte-hartzea erraztuko duten jarduerak sustatzea.
  • Eskumenen ikuspegitik, ingurumen-hezkuntzako edukiak integratzea (hondakinen, energiaren, baliabide hidrikoen eta abarren kudeaketa).
  • Ikastetxeko ingurune fisikoa hobetzea lortzea.
  • Ikaskuntzak eskuratzeko garaian ikasleak motibatzea, metodologia berritzaileak eta gaitasunezkoagoak erabiliz.
Responsive Image

Lanen kokapena

Proiektu hau gauzatzeko, irakasleen apakalekurako eremua erabiltzea erabaki zen. Ia bi urtez, pandemia egoerarekin bat, gune horren erabilera mugatu edo debekatu zen patioko eremu sektorizatuen zati gisa integratu ahal izateko eta modu horretan hezkuntza-komunitatearen segurtasun- eta urruntze-nerurriak bete zirelarik, frogaturik geratu zen irakasleak ikastetxera iristeko eta aparkatzeko zuten beharra modu eraginkorrean bete zitekeela ikastetxearen inguruko hirigintza-banaketaren bidez.

Responsive Image

Proiektuaren xedea ("0" urtea)

2021-2022 ikasturtean, KBUko (Kurrikulo Bereziko Unitatea) ikasleek eta irakasleek izaera praktikoko eta gaitasuneko ikaskuntzak ematen lagunduko duten instalazioak eskatu dituzte, hala nola sukaldaritza-guneak, eskulan-tailerrak edo laborantza-instalazioak. Bestalde, ikasleen sektore batek, bereziki IEHP (Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa) osatzen duten ikasleek, arlo akademikoarekiko desmotibazio handia duela identifikatu da, eta, beraz, eskaera eta behar horiei erantzunteko gai izanen den proiektu bat garatzea erabaki da.
Responsive Image
Responsive Image
Horretarako, aipatu motibaziorik gabeko ikasle horien Esparru Praktikoko edukiak txertatu dira proiektuan, metodologia askoz aktiboagoa, dinamikoagoa eta gaitasunezkoagoa ezarriz. Metodologia horretan, IEHPko 2. maiako Proiektuak I, Proiektuak II eta Esparru Zientifiko-Matematikoa ikasgaietako irakasleek parte hartu dute. Horrela, ikasgai horietako eduki teorikoen zati bat modu partikoagoan,  motibatzaileagoan eta ikasleen errendimendua hobetzeko modu eraginkorragoan eman da, jarrrera eta motibazio aldaketak nahiko onak lortu direlarik, bere etorkizuneko gizarte-, bizitza- eta lan-garapenerako.

Harturiko konponbidearen deskribapena

Aipaturiko helburuak lortzen eta antzemaniko eta azalduriko beharrei erantzuten ahalbidetuko dituzten zenbait proposamen aintzat hartu ostean, hainbat irtenbide aztertu dira; horien artean, kirol-jolasgunetik aisialdirako eta atsedenerako beste gune batzuetatik bereizteko eremu bat sortzea, hazteko erabilgarriak diren hiri-altzariak eta lorategiak eraikiz.
Azkenik, eta Berriozarko Udalak etorkizuneko proiektu honi laguntza ekonomiko bat emanez hasiera emateko beharrezkoak diren ekarpen ekonomikoen zati bat lortu ostean, eta ikastetxearen beraren ahalegin ekonomikoari esker, hiri-baratze bat ezartzea erabaki da, jatorrizko ideia etorkizunean izaera profesionalago batekin inplementatzeko utziz.
Horretarako, proiektuan modu aktiboan parte hartu duten erakunde publiko eta pribatuen aholkularitza eta prestakuntza jaso dute bai ikasleek bai inplikaturiko irakasleek. Berriozarko Udalak adibidez, bere ekarpen ekonomiko, material eta gizatiarrarekin, udalerriaren inguruko hezkuntza-, gizarte- eta kultura-komunitatearen errealitatea txertatzen eta hobetzen lagundu du; eta ELKARKIDE enpresak, aholkuak eman ditu eta erabilitako materialeen zati bat banatu  ditu.

Gauzatze prozesua

Informazio bilaketa

Iruñeko udalerriko zenbait hiri-baratze ELKARKIDE enpresak nola fabrikatu dituen ikertu eta jarraitu da. Baratzeetara bisita gidatua eginez eta enpresa horrek muntaketa-prozesuan parte hartuz, irakasleek zein ikasleek egin beharreko lanen ideiak eta ikaskuntzak bildu dituzte.​​​​​​​

Baratze-alorrak eraikitzea

Proiektu honetarako hasiera diru sarrerarekin, 2x1x0,4 m (0,8 metro kubiko) neurriko 6 baratze-alor eraiki dira. Horretarako, material plastiko birziklatu baten listoiak, torloju anitzak, bihurkin elektrikoa eta bestelako tresna eta erreminta batzuk.​​​​​​​
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image

Landare-lurra eta simaurra eskuratzea

Berrriozarko Udaleko langileen eta lantaldeen laguntzarekin, bai eta LANTXOTEGI ELKARTEko lankidetzarekin ere, baratze-alorrak laborantzarako egokia zen lurrez bete ziren, landare-lurrez eta simaurraz erdi bana.​​​​​​
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image

Ur-hargunea

Eremu horretan urestatze-instalaziorik ez zegoenez, edateko uraren beste hargune bat egin behar izan zen, eta txorrota jarri baratze inguruan. Horretarako, ikasleek tokian bertan prestakuntza jaso zuten langile kaualifikatuen eskutik.​​​​​​​
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image

Eremuak bereiztea

Eskola-baratzearen gunea zaindu eta mantentzeko, eta istripuak saihesteko, hesi bat eraikitzea erabaki zen eremuaren perimetroaren inguruan, ikasleek egindako atez horniturik.​​​​​​​
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image