Antolakuntza eta Funtzionamendu Arauak - IESO Berriozar - Ikasnova
Antolakuntza eta Funtzionamendu Arauak - IESO Berriozar
Antolakuntza eta Funtzionamendu Arauak
Erasoak Ikastetxe barruan
Erasoak Ikastetxe barruan
Bi ikasleren arteko eraso bat, bada, argiki, Bizikidetzarako Larriki Kaltegarria den Jokabide bat, horregatik uneoro BLKJ baten aurrean jarraitu beharreko prozeduran zehazten dena beteko da.
Bi ikasle edo gehiagoren arteko eraso bat gertatzen den orotan:
1 Erasoan parte hartu duten ikasleekin hitz eginen da.
2 Erasoan parte hartu duten ikasleen familiei jakinaraziko zaie.
3 Egoerak eskatzen badu, erasoan parte hartu duten ikasleek etxean amaituko dute eskola-eguna.
4 Zuzendaritza Taldeak hezkuntza-neurria edo zigorra ahalik eta laisterren erabakiko du eta familiei jakinaraziko zaie harturiko neurriak.
Ez-etortzeak, atzerapenak eta Ikastetxetik irtetea
Ez-etortzeak, atzerapenak eta Ikastetxetik irtetea
1 Ikaslea klasera ez joateak, ondorio guztietarako, saio-falta bezala zenbatuko dira. Familiek justifikatu beharko dituzte falta horiek klasera berriz itzuli eta 72 ordu igaro aurretik. Justifikazio hauek egiteko eredu ofiziala erabiliko da (ikasturte hasieran ikasleei ematen zaie). Familiak aurretik baldin badaki ikasle bat faltako dela, tutoreari idatziz jakinarazi beharko dio. Telefonoz eginiko justifikazioak ere ontzat hartuko dira.
Tutoreak justifikanteak ikuskatuko ditu eta zalantzak egonez gero, Zuzendaritza Taldearekin eta familiarekin berarekin aztertu ditzake eta, hala badagokio, justifikantea ez onartzeko erabakia hartzen ahalko du Zuzendaritza Taldearekin bat, edota bestelako justifikante ofizialaren bat eskatu.
Justifikatu gabe ez-etortzeagatik ezartzen diren hezkuntza-neurriez gain, ikasle batek edozein ikasgaian metatu dituen ez-etortzeak klase-ordu ororen %30-ekoa balitz, ikasle horri, ikasgai horretan 1 bat ipiniko zaio ebaluketan. Ez-etortze horiek justifikaturik badira, gaixotasun luze batengatik edo bestelako nahi gabeko arrazoi batengatik, kasuan kasu aztertuko da ikasle hori nola ebaluatu.
Ikastetxetik, aurreneko orduan klasera bertaratu ez diren ikasleen familiei hots egin ahalko zaie egunero, ez-etortze horren berri emate aldera.
2 Esandakoaz gain, Hezkuntza Departamentuak onesten duen Absentismoaren Protokoloan aipatzen dena ezarriko da.
3 Soilik justifikaturiko ez-etortze baten aurrean eta ikasleak aurretik hala eskaturik bada, irakasleak lan-jarraibide batzuk emanen dizkio ikasketetan atzerapenik ez izateko. Ikaslearen eta bere familiaren ardura izanen da, bidalitako lanak egitea.
4 Ikasle baten ebaluaketarako garrantzizko probaren bat egiten bada ikaslea klasean ez dagoen egunean, irakasleak erabakiko du beste egun batean egiten dion edo ez. Edozein kasutan, ahal dela, ez dio eginen astebete baino beranduago eta beti ere ikasleak ez-etortzea justifikatzen badu.
5 Ikasleren baten ez-etortzeak egoera jakin batzuetan errepikatzen badira (azterketak, txangoak, etab.), familiarekin hitz egin ostean, tutoreak, Ikasketa Burutzarekin bat, erabakiko du justifikazioa balekoa den edo ez eta ezetzko kasuetan familiei jakinaraziko zaie.
6 Maila orotan, irakasleek ez-etortzeen eta atzerapenen kontrol bat eramanen dute egunero eta EDUCA plataforman adieraziko dira.
7 Ikastetxeko sartzeko eta irteteko ordutegia.
a Goizean, ikastetxeko eremura 8:15etatik aurrera sartu ahalko da. Ateak 8:30etan itxiko dira.
b Ikastetxeko irteera, eskola-eguna amaitzerakoan, 14:30etan izanen da.
c Eskola-orduetan zehar ikasleak dagozkien geletan edo irakasleek aginduriko tokietan egonen dira. Irakasleak eta ikasleak gelan geratuko dira klase-amaiera adierazten duen musika entzuten den arte.
d Azterketa edo proba bat egin duten ikasleak ezin dira gelatik atera musika entzuten den arte.
8 Ikasle bat gelara berandu arribatzen denean, beti onartuko zaio, baina dagokion atzerapena adieraziko zaio EDUCA plataforman. 10 minutu arteko berandutze bat atzerapen bezala hartzen da eta gehiagokoa denean ez-etortze bezala.
9 Eskola-orduetan zehar ikasleak soilik bi egoera hauetan atera ahalko dira Ikastetxetik: dagokion irakasleari familiak aurrez justifikante bat (harremantzeko telefono zenbaki batekin) aurkeztu badio edo familiak berak ikaslearen bila bertaratzen bada ikastetxean. Hala badagokio, familiari hotsegin ahalko zaio ziurtatzeko ikaslea ikastetxetik irteteko beharra duela.
Ikasleren bat ikastetxetik irteten bada eskola-orduetan zehar familiaren, dagokion irakaslearen, tutorearen edo Zuzendaritza Taldeko kide baten aurretiko idatzizko baimenik gabe, Bizikidetzarako Larriki Kaltegarria den Jokabide bat izanen du eta Bizikidetza Araudi honetan ezartzen denaren araberako zigorra jasoko du.
10 Ikasle bat berandu etortzen bada ere, beti izanen du Ikastetxera sartzeko eskubidea. Justifikanterik ez badakar, ikasturtero ezartzen diren neurri eraginkorrenak hartuko dira.
Jostaldiak
Jostaldiak
1 Ikasleak ezin dira eskola-eremutik atera jostaldiaren orduan, gure ikasleentzako egungo araudiak ezartzen duen moduan.
2 Ikasle oro patiora aterako dira jostaldiaren orduan. Inolaz ere gera daitezke bere geletan edo beste gelaren batean ez badaude irakasle batekin.
3 Ikasle orok errespetatuko dituzte patioan egotea baimenduta ez dauden guneak: belardiak, baratze eremua, hesien eremuak, etab. Gainera, zaintzen dagoen irakasleen aginduak beteko dituzte.
4 Tarte honetan komunak egoki erabili behar dira eta zaintzen dagoen irakasleen aginduak beteko dira. Ahal den neurrian, patiora irten aurretik erabiliko dira.
5 Eguraldi txarrarengatik ikasleek ezin badute patiora atera jostaldiaren orduan, jostaldia heldu baino minutu batzuk lehenago megafoniaz jakinaraziko da eta nora joan adieraziko da.
6 Patioa zaintzea egokitu zaien irakasleak, ahalik eta puntualtasun haundienarekin bertaratuko dira eta ziurtatuko dute dena lasai dagoela eta ikasle bakar batek ere ez duela inolako arazorik, erretzen ez dela, hondakinik lurrera jaurtitzen ez direla, etab.
Behatu beharreko eremuak ikasturte hasieran erabakiko dira eta hileko zaintzarako txandetan zehaztuko dira.
Ikastetxeko eremuen erabilpena
Ikastetxeko eremuen erabilpena
1Denok izanen gara ikastetxeko instalazioetan sortuko diren kalte ororen erantzule. Gauzak egoki eta tentuz erabili eta mantendu behar ditugu.
Erabat debekaturik daude grafitiak, pintaketak eta pankartak, bai eraikin barruan nola kanpoan ere, Ikastetxeak berak sustaturiko ekintza baten parte ez badira behintzat.
Ikasturte hasieran talde bakoitzak dagokion gelaren eta altzarien materialen inbentarioa eginen du bere tutorearekin bat, gauza ororen egoera zehaztuz. Hiruhileko bakoitzaren amaieran gelaren egoera ikuskatuko da eta egon daitezken apurdurak Idazkariari jakinaraziko zaizkio.
Ikasleren batek zerbait apurtzen badu, konponbide bat bilatuko da ahalik eta laisterren eta gertakari parte bat luzatuko da xehetasunak azalduz.
2 Gelak txukun eta garbi egonen dira, horrek lan giro egokia egotea laguntzen duelako. Ikasle orok bere materialak bildu eta ordenatuko ditu klase amaieran. Zaintza ezagatik zikinkeririk sortzen bada, erantzuleek haren garbiketaz arduratuko dira. Talderen batean txukuntasun eza somatuz gero, Zuzendaritza Taldeak talde horiekin eta bere tutoreekin hitz eginen du.
3 Kalteren bat sortzen duten ikasleek, nahita edo materialak zein instalazioak gaizki erabiltzeagatik, kalte hori konpondu edo ordaindu beharko dute, eta Araudi honetan bizikidetzarako aurkakoak edo larriki kaltegarriak diren jokabidei buruz eta dagozkien hezkuntza-neurriei buruz adierazitakoa ezarriko da:
a Eragileek, hondaturiko, zikinduriko, apurturiko, etabarreko gauzen konpontzearen edo ordezkatzearen kostuaren kopurua ordainduko dute.
b Eragileak nortzuk izan diren ezin bada jakin, gertakaria gertatu den gela hori erabiltzen duten ikasle ororen artean, konponketaren edo ordezkatzearen kostuaren kopurua ordaindu beharko dute.
c Hondatzea edo haustura amankomuneko tokiren batean izan bada (korridoreak, komunak, ea.), toki horretara sartzeko aukera duten ikasle ororen artean banatuko da kostua.
4 Goizeko klaseak amaitzerakoan eta jostaldira joateko orduan, irakaslea azkenekoa irtengo da gelatik. Atea itxiko du eta argiak, proiektorea eta ordenagailua itzaliko ditu.
5 Goizeko klaseak amaitzerakoan eta jostaldira joateko orduan, ikasleen joan-etorriak, dagozkion eskaileretatik eginen dira, ikasturte hasieran jakinarazten den maneran.
Ikastetxe barneko joan-etorrietan, ikasleek, bere geletatik hurbilen dauden eskailerak erabiliko dituzte beste solairuetan dauden geletara mugitzeko, bai igotzeko nola jeisteko ere. Beharko dituzten materialak eramanen dituzte.
6 Ikasleek, soilik 8:30etan erabili dezakete ate nagusia.
7 Ikasleak, ikasturte hasieran adierazten den atetik sartu eta aterako dira.
Berandu datozen ikasleak ate nagusitik sartuko dira. Halaber, edozein kausagatik klase orduetan ikastetxetik irten behar duten ikasleek ate nagusia erabiliko dute.
8 Osagarrizko edota eskolaz kanpoko jarduera batengatik ikastetxetik ateratzeko beharra dagoenean, ikasleek ate nagusia erabiliko dute, bai ateratzerakoan bai sartzerakoan ere.
9 Ikasle bakar bat ere bakarrik geratuko da dagokien gelak ez diren eremuetan. Inola ere egon daitezke ikasleak bakarrik laborategietan, tailerretan, gimnasioan, musika gelan, plastika gelan, etabarretan.
10 Guztiz debekaturik dute ikasleek, irakasle edo irakasle ez den langile baten laguntzarik gabe honako tokietan sartzea: irakasle gela, mintegiak, bulegoak, administrazioa, atezaintza, ea.
11 Ohiko gelak ez diren gainerako ikastetxeko tokiak erabiltzen dituzten irakasleek, bere gain hartuko dute erabili ondoren, gelak txukun eta egoera egokian uzteko ardura. Argiak itzaliko dituzte eta atea itxi.
12 Komunak, jostaldian zehar soilik erabili ahalko dira, salbuespenak salbuespen. Zehazturiko orduez kanpo, irakasleek, ikasleek komunera joateko beharra dutela uste badute, komuneko giltza emanen diete eta banaka joanen dira.
Komunak itxitak mantenduko dira aipaturiko uneetan izan ezik.
13 Laborategi bat dago. Kurrikulo baitan bertan praktikak egiteko beharra duten ikasgaiek, erabiltzeko lehentasuna izanen dute. Gainontzeko arloetan, libre dagoenean erabili ahalko da.
14 Ikastetxean badira teknologiarako bi tailer. Lehentasunez, Dibersifikazio Kurrikularreko proiektuetarako erabiliko dira, bai 3. mailan nola 4. mailan ere; eta bere kurrikulumean Tekonologiako arloa duten ikasmailetan. Gainontzeko arloetan, libre dagoenean erabili ahalko dira.
15 Ikastetxeko berariazko gelak, liburutegia edo areto nagusia erabili ahal izateko, ikasturtero erabakitzen den moduan eta Kordinazio Pedagogikoaren Batzordeak onartzen dituen baldintzekin egin beharko da erretserba.
16 Liburutegia, ikastetxeko kide guztiek erabiltzeko tokia da eta bere baliabide guztiak denon eskura daude.
Liburutegi orotan berdin, jarrera egokia eskatuko da eremu honetan: ahots apalean hitzegitea, materialak zaintzea, dagokion datan eta egoera ezinhobean itzultzea, ez jatea eta ez edatea, aulkiak eta mahaiak ordenaturik uztea, ea; eta batez ere, eremu honetan erabiliko liburuak bere tokietan utziko dira berriz irakurri ostean.
Norbaiten jarrera ezegokia balitz, dagokionari eskatuko zaio liburutegitik irteteko. Halaber, utzitako edo erabilitako materialak hondaturik itzultzen baditu norbaitek, berritu beharko ditu eta adosturiko epe batez ezinen luke liburutegia erabili.
17 Badira ikastetxean bikoizketa-gelak. Ikasleak ahalik eta gutxien mugi daitezen pentsaturik daude.
18 Larrialdietarako irteerak, Hustutse Planan ezartzen direnak izanen dira.
Osagarrizko eta Eskolaz-kanpoko Jarduerak
Osagarrizko eta Eskolaz-kanpoko Jarduerak
1 Sail ezeberdinek programatzen dituzten txangoak derrigorrezkoak dira ikasle guztientzako, kurrikuloaren zati bat direlako.
2 Familiei aurretik jakinaraziko zaie egun bateko irteera bat egin behar denean. Ikaslearen hutsegitea justifikatuko balute, bere seme-alabaz arduratuko dira egun horretan.
3 Egun bat baino gehiago irauten duten jarduerak burutzeko, ezinbestekoa izanen da jardueran parte hartzeko izena ematen duten ikasle nahiko egotea: kasuan kasu baloratuko da jardueraren eta antolatzailearen arabera. Parte hartzen ez duten ikasleek klasera etorri beharko dute.
4 Ikasleek kopuru bat ordainduko dute urteko kuotan barne, eskolaz-kanpoko eta egun bat edo gutxiagoko iraupena duten osagarrizko jardueren garraioaren kostuaren zati bat ordaintzeko. Kopuru hori Eskola Kontseiluak urtero zenbatekoa den erabakiko du.
5 Ikasleren bat ez badoa irteera batera “eskolaz-kanpoko edota osagarrizko jardueretara ez joateko” zigorra jaso duelako "edozein eskolaz-kanpoko edo osagarrizko jarduera batean portaera desegokia: puntualtasunik eza, desobedientzia, etab.” arrazoiarengatik Bizikidetzarako Larriki Kaltegarria den Jokabide bat ezartzearen ondorioz; ikastetxera joanen da soilik jarduera hori egun osokoa ez bada. Jarduera egun osokoa edo egun bat baino gehiagokoa izanez gero, ikaslea ez da Ikastetxera joanen eta bere familia haren ardura hartuko du.
6 Zuzendaritza Taldeak, inplikaturiko tutoreak eta irakasleak entzun ostean, erabaki dezake ikasleren batek honelako eskolaz-kanpoko eta osagarrizko jardueretan parte ez hartzea, aipatu ikasleak portaera txarra erakutsi izan badu eta Bizikidetzarako Aurkako Jokabideak edo Bizikidetzarako Larriki Kontrakoak diren Jokabideak batu izan baditu.
Arropak eta materialak
Arropak eta materialak
1 Ikasleak, garbitasun egoera egokietan joanen dira Ikastetxera. Irakasleek eta, hala badagokio, Zuzendaritza Taldeak garbitasun-akatsak ikusten dituztenean, horren berri eman beharko diete ikasleei eta familiei. Horiek errepikatzen badira, Zuzendaritza Taldeak, familiari jakinarazi ondoren, ikasle hori etxera bidali ahal izanen du arazoa konpon dezan eta Ikastetxera ahalik eta azkarren itzul dadin.
2 Ikasleak, bere hezkuntza-jarduerarako arropa egokiarekin joanen dira ikastetxera. Ezin dira eraman ikastetxe barruan ez kapelarik, ez txanorik, ez eguzkiko betaurrekorik, ez eta ikaslea nor den jakitea galarazten duen edozein objekturik ere.
3 Gorputz Hezkuntza ikasgaiarako arropa eta material egokiarekin etorriko da, beti ere dagokion irakaslearen aginduak jarraituz. Bi astetik gorako epe batez eskola horietatik salbuetsita geratzeko, ziurtagiri mediko bat aurkeztu beharko zaio tutoreari, nabarmenki ikusten ez bada behintzat arazo fisiko bat dagoela ikasleari eskola hori egitea eragozten diona. Ziurtagiri hori ikasturtero berritu behar da.
4 Derrigorrezkoa da arlo ezberdinetan (plastika, musika, etab) eskatzen diren materialak ekartzea, hala nola irakurketa liburuak, kalkulagailuak, etab, horiek gabe ezin direlako hezkuntza-jarduerak behar bezala egin.
5 Ikasleek, bere motxiletan eta arropetan, Ikastetxeko hezkuntza-jarduerentzako ezinbestekoak diren objektuak soilik ekar ditzake. Debekaturik dago Ikastetxera gauza arriskutsuak edota desegoiak ekartzea (labanak, mugikorrak, laserrak, etab.). Irakasleek, aipaturiko objekturik eta klasea edo programaturiko jarduera egiteko desegokitzat jo ditzazketen bestelako objekturik somatuz gero, ikaslei kenduko dizkiete eta Zuzendaritzan utzi, lehenbiziko aldian 3 hilabetez hantxe geratuko direlarik eta bigarren aldian ikasturte amaiera arte. Kasu bietan, adinez nagusia den senide bati itzuliko zaizkie.
Ikastetxea ez da inola ere haien galeraren edo desagertzearen erantzule izanen, debekturik baitago Institutura ekartzea. Ikastetxeko ikasleen lehen ikasturtean, familiak Ikastetxean mugikorra erabiltzearekin loturiko konpromiso bat izenpetzen du.
6 Ikastetxeak, zailtasun ekonomikoren bat dutela egiaztatzen duten familiei, materialeren baten ordainketa bere kargu har dezake baita urteko materialeen kuota ordaintzetik libratu ere. Kasu hauetan ondorengoan aintzat hartuko dira:
a Kasuan kasu beharko diren diru laguntzak ezarri ahal izateko, egoera ekonomikoari buruzko txosten bat eskatu beharko da dagokion Gizarte Zerbitzuan.
b Ikasleren batek, aurreko ikasturteetan justifikaturik gabeko hutsegite asko izan baditu edo utzi zaion materialen erabilera desegoki bat egin izan badu, ikastetxeak ez dio material gehiagorik emanen eta, hala badagokio, une bakoitzean lantzen ari diren gaien fotokopiak edo antzekoak emanen zaizkio eta familiak haien kostua ordaindu beharko du.
c Eman daitezken gainerako egoerak, banan banan aztertuko dira, orotariko egoera pertsonlak, familiarrak, gizaekonomikoak, etabarrekoak aintzat harturik.
d Zorrak dituzten familien kasuetan, bere seme-alabek ezinen dute parte hartu egun bat baino gehiagoko iraupena duten jardueretan, zorra kitatu arte.
Doakotasun Programaren testuliburuak
Doakotasun Programaren testuliburuak
1 Testuliburuen doakotasun programaren onuradun diren ikasleak liburuak forratu behar dituzte, hala badagokie, eta liburuak egoki eta tentuz erabili behar dituzte. Halaber, ikastetxera egoera onean itzuli beharko dituzte behin ikasturtea amaitzen denean edo Ikastetxean baja hartzen badute
2 Liburu bat ez da egoera onean egonen ondorengo zerbai izanez gero:
- Marrazkiak edo zirriborroak bere orrietan.
- Inprimaturiko testua irakurtzen zailtzen duten oharrak edo markak.
- Erabiltzailearen axolagabekeria erakusten duten edozein orban edo zikingune.
- Orri hautsiak.
- Azal apurtuak, bizkarra bereiztua, forroa hautsia.
3 Eskola Kontseiluko batzordeak, egoera onean ez dauden liburuak edo galduriko liburuak birjartzea eskatuko du.
4 Galduriko edo asmo txarrez hondaturiko liburu bat ez ordezkatzeak, bizikidetzarako larriki kaltegarria den jokabide bat bezala hartuko da. Gainera, ez egiteak, heldu diren ikasturteetan programatik at geratzea dakar, har daitezkeen beste hezkuntza-neurri batzuk alde batera utzita.
Chromebookak
Chromebookak
1 Ikastetxe honetako ikaslekk IkasNova programa barruan daude eta horregatik Chromebook bat mailegatzen zaie ikasle orori.
2 Gailuak eman aurretik, familiek, Chromebooken mailegutza araudia jasotzen dute eta aipaturiko arauak betetzearen konpromiso bat sinatzen dute.
3 Gailua desegoki erabiltzen duenari, gailua ken dakioke.