Absentismoaren trataera - IESO Berriozar - Ikasnova
Absentismoaren trataera - IESO Berriozar
Absentismoaren trataera
Prebentzio ekintzak
Prebentzio ekintzak
a Ikasleei eta familiei informazioa ematea hezkuntzarako eskubidea betetzea nahitaezkoa dela adieraziz.
b Bizikidetza Araudian ezarritako arauen eta Bizikidetza Planean hartutako neurrien gaineko informazioa ematea, ikastetxera bertaratzeari dagokionez.
c Harrera programak antolatzea, ikasturte hasieran zein ikasturtean zehar.
d Ikasleen parte-hartzea sustatzea ikastetxean.
e Ikasle guztien parte-hartzea erraztea egiten diren osagarrizko jardueretan.
f Gurasoen parte-hartzea bultzatzea, tutoretzen bitartez.
g Eskola absentismoari aurre egiteko neurriak sartzea Tutoretza Planean.
h Eskolan parte hartzeko bide berriak irekitzea gutxiengo kulturaletako ikasle eta familien ikastetxearekiko loturak indartzeko.
i Eskolako arrakastan eta, ondorioz, eskola absentismoaren prebentzioan eragina izan dezaketen hezkuntza programetan parte hartzea.
j Absentismoa erraztu dezaketen zigorrak saihestea.
k Erraztasunak ematea zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleei eskolako materiala eros dezaten.
l Ikastetxeko jarduera guztietan puntualtasuna sustatzea.
Detekzio ekintzak
Detekzio ekintzak
Tutoreen aldetik:
1- Bertaratzearen jarraipen bat egin.
2- Hutsegiteen parteak eskatu, jaso eta gorde.
3- Justifikatzea burutu, bidezkoa balitz.
4- Hutsegiteak familiei jakinarazi.
5- Hutsegiteak Ikasketa Buruari jakinarazi
Ikasketa Buruaren aldetik:
1- Talde bakoitzeko hutsegiteak zenbatu hiruileko bakoitzeko.
2- Absentismo larri baten aurrean, familiarekin harremandu eta beharrezkoa balitz, Gizarte Zerbitzuekin ere.
3- Hilabete bakoitzaren amaieran heziketa taldea ohartarazi, absentismoko estatistikak ikus dezaten EDUCA bidez.
4- Eskola absentismoa sortzen duten zergatiak identifikatu.
Esku-hartze ekintzak
Esku-hartze ekintzak
Absentismo larri edo oso larri baten aurrean, tutoreek aurreneko ekintzak burutuko dituzte. Haiek, Ikasketa Buruarekin eta Orientatzaileekin bat ondorengo jarduketa protokola burutuko dute:
1 Elkarrizketatzea ikasle absentistarekin eta hori ikaslearen espedientean erregistratzea.
2 Familiari zitazioak bidaltzea, idatziz edo telefonoz, eta familiarekin elkarrizketatzea eta, hori guztia, “Ikasle absentistaren espedientean” erregistratzea.
3 Absentismoaren zergatiak (pertsonalak, sozialak, familiakoak, hezkuntzakoak, etab.) aztertzea eta esku hartzeko alternatibak eta estrategiak bilatzea.
4 Banakako plana prestatzea, berariazko neurriak hartuz eta ikaslearekin eta bere familiarekin konpromisoa ezarriz.
5 Lan planaren eta hartutako konpromisoen betetze-maila gainbegiratzea.
6 Familiari jakinaraztea egindako jarduketa guztiak eta, halakorik egin behar bada, espedientea behar diren gizarte zerbitzuetara igorri dela.
7 Ikasle absentista kroniko larriak, Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentuko laguntzarako eta orientaziorako unitateetara desbideratuko dira.