KBU taldeen arteko topaketa - IESO Berriozar - Ikasnova
KBU taldeen arteko topaketa - IESO Berriozar
KBU taldeen arteko topaketa
2025/03/14
"Ezagutu gure ingurua" proiektuaren barruan, urtarrila eta otsaila bitartean, institutuko KBUko bi gelek (euskerakoa eta erderakoa) hainbat topaketa izan ditugu Iruñeko beste KBUko talde batzuekin.
Urtarrilean, erderako taldeak Navarro Villoslada BHI bisitatu zuen. Bertan 8 mutil etorri zitzaizkigun, euren auzoa nolakoa zen kontatu ziguten, hamaiketakoa eskaini ziguten eta Ermitagañako leku garrantzitsuak ezagutzera eraman gintuzten.
Urtarrilaren 23an, bisita itzuli ziguten, eta Berriozar erakutsi genien. Bazkaldu ondoren, hiru gerlakoak tirolinako parkera joan ginen, egun horretako oso oroitzapen politak ditugu.
Otsailaren 6an topaketa bat izan genuen eskualdeko KBUko taldeen artean: Iparralde DBHI, Askatasuna DBI eta Berriozar DBHI.
Topaketa Iparraldeko DBHIn izan zen. Sarreran hartu gintuzten, denok aurkeztu ginen eta oso dibertigarria den gymkana jokatzen hasi ginen. Azkenik, hamaiketakoa egin genuen eskola guztien artean. Primeran pasatu genuen!