Euskeraren eguna 2024

2025/02/04

Abenduaren 4an Berriozar DBHIan Euskararen Eguna azken orduan ospatu zen. Bertan, D ereduko eta A ereduko ikasleek jardueretan parte hartu izan zuten. 

Lehenik eta behin, Euskararen Egunari buruzko mezua DBH1Eko bi ikaslek irakurri zuten, nolabait, euskara erabiltzera animatuz. Ondoren, gure asmoa pilotaria den Jon Mariezkurrena ikastetxera ekarraraztea bazen ere, ez zen posible izan. Hala ere, ikasleek Jon Mariezkurrenak bidalitako bideoa  (Euskarak bere egunerokotasunean duen garrantziaz aritu zen) ikus-entzun ahal izan zuten. Jarraian, euskal " zazpi jauzi" dantzatu zuten, baita "Euskal Herrian Euskaraz" abestia kantatu ere. 


Azkenik, ikasle guztiekin "BERRIOZARREN EUSKARAZ" pankarta lurrean ipinita argazki bat atera zen eta ikus daitekeenez, primeran atera zen.


Jarduerak bukatutakoan, "BERRIOZARREN EUSKARAZ"  pankarta kiroldegi barruko kristalezko horman/leihoan ipini zen.

Eskerrik asko guztioi!!!!​​​​​​​