Euskera ibiltaria

2025/11/05

Urriaren 14ean, asteartea, D ereduko 3. eta 4. mailako Dibertsifikazio taldeko ikasleak Berriobeitiko María de Maeztu Kultur Etxeara irteera egin zuten Euskaltzaindiak antolatutako EUSKARA IBILTARIA erakusketa interaktiboa ikusteko.


 

Euskararen hitz eta hotsak irakurri, entzun, usaindu eta horiekin jolasteko barrutia. Erakusketa honek Euskararen Herri Hizkeren Atlasa du oinarri, Euskaltzaindiaren sorrera-urteetatik beti-betiko asmoa izan dena. Asmo hori gorpuzten dihardu euskararen akademiak azken urteotan eta honako hau pauso bat gehiago da egin beharreko ibilbidean. Euskal hiztunen prestasunari esker, euskararen herri-hizkeren aniztasuna eta aberastasuna izan dira euskarak bizirik jarraitzeko lehengai nagusiak.




​​​​​​​
 

Azpeitiko lore artetik hegaka ateratzen den tximeleta, esaterako, txipillota bihurtzen da Getxora heltzen denean; mariposa bilakatzen da Mañarian eta Anizen; eskabi Zeanurin; mixirrika Orion; mitxiligote Elgoibarren; jangoiko mandaturi Donamarian; txipiriton Ezkurran; pinpilinpauxa Leitzan eta xintxitoil Mugerren. Bidaia bukatzeko, yinkoain oiloa eta papilluna Izturitzeko eta Domintxaineko lilietan pausatzen da. Modu berean egingo duzu, bisitari, zure bidea erakusketa honetan, mapaz mapako ibilbidean euskararen berba-mintzoen jabe eginez.

Gustura ibili ziren eta, batez ere, euskal hizkuntzaz ez zekizkiten hainbat gauza barneratzeko aukera izan zuten.