Euskal idazleak institutuan

2025/03/14

Martxoko bigarren astean euskeraz idazten duten bi idazle etorri ziren ikastetxera haien lanari buruz solasteko.

Martxoaren 11n Fernando Morillo idazle ezagunaren bisita izan genuen. Hirugarren mailako ikasleei ordubeteko saio gozagarria eskaini zien. Bere hurbiltasunak eta dinamismoak  ikasleak erabat harrapatu zituen.


 

Miren Agur Meabe idazlea etorri zitzaigun Martxoaren 13an bere literaturaz hitz egitera. Hirugarren mailako ikasleek irakur zuten Urtebete itsasargian eleberriak izkutuan zituen sekretuak deskubritu zituzten. Ikusi zuten istorio baten atzean zenbat ñabardura eta lotura egon daitezkeen.