Antso Vidondo. DBHko ezohiko saria - IESO Berriozar - Ikasnova
Antso Vidondo. DBHko ezohiko saria - IESO Berriozar
Antso Vidondo. DBHko ezohiko saria
2025/02/13
Pasa den otsailak 7an, Hezkuntza Departamentuak 2023-2024 ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Ezohiko Sariak eman zituen, horretarako egindako probetan kalifikazio onenak eskuratu dituzten zazpi ikasleri.
DBHko sarituen artean bada ikasle bat gure ikastetxean burutu zituena bere ikasketak: Antso Vidondo Aguirrebalzategui.
Sariak Nafarroako Jauregiko Tronuen Aretoan banatu dituzte, Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilaria buru izan duen ekitaldi batean. Bertan izan dira, baita ere, ikasle sarituen ikastetxeetako ordezkariak eta ikasleen senitartekoak.
DBHko aparteko saria lortu duten ikasleek, aintzatespen-diplomaz gain, 250 euroko diru-zuzkidura bat ere jasotzen dute Gainera, gaurko sarituek, nahi izanez gero, Estatu mailan egiten diren bikaintasun deialdietan parte hartzeko aukera izango dute.
Nafarroako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko Sari Berezia eskuratzeko, lau ikasturteetako batez bestekoa 8,75 puntukoa edo handiagoa izan behar da eta azken ikasturtean “bikain” bat jaso behar izan da probaren xede diren irakasgaien azken kalifikazioan: Gaztelania eta Literatura, edo Euskal Hizkuntza eta Literatura D ereduan, Atzerriko Lehen Hizkuntza eta Matematika. Horrek aukera ematen du sari horiek emateko deitzen den proba egiteko.