Eskola Asegurua - IESO Berriozar - Ikasnova
Eskola Asegurua - IESO Berriozar
Eskola asegurua
Zer da?
Zer da?
Ikasleak babesten dituen asegurua da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasketa ofizialeko 3. mailatik , unibertsitateko 3. zikloaren amaiera bitartean dauden 28 urtetik beherako ikasleak. Gaixotasunen, eskola istripuen eta familiako ezbeharren kasuan, osasun prestazioaren eta prestazio ekonomikoaren bitartez emango da babes hori.
Prestazioak
Prestazioak
> Eskola istripua: farmazia eta osasun-laguntza, ehorzketa gastuak eta ezgaitasuna direla-eta, kalte-ordain ekonomikoak.
> Gaixotasuna: farmazia eta osasun-laguntza eta ehorzketa gastuak. Kirurgia orokorra, neuropsikiatria, tokologia, birikietako eta hezurretako tuperkulosia sartzen dira. Kasu berezi batzuetan, fisioterapia, kimioterapia, radioterapia, kobaltoterapia eta aurpegi masailetako kirurgia prestazioak eman daitezke.
> Familia ezbeharra: familiako buruaren heriotzagatiko edo familiaren txirotasun egoeragatiko prestazio ekonomikoa.
Onuradunak
Onuradunak
Eskola aseguruko prestazioen onuraduna ikaslea da, gaixotasun, istripu edo heriotzagatiko kalte-ordainen kasuan izan ezik. Kasu horretan familiakoak izango dira onuradunak.
Baldintzak
Baldintzak
> 28 urtetik beherakoa izatea, Espainiakoa izatea edo Espainian egoitza legala duen atzerritarra izatea.
> Aseguruak hartzen dituen ikasketetan matrikulatuta egotea eta kuota ordainduta edukitzea.
Aseguruaren ordainketa
Aseguruaren ordainketa
Ikastetxeko materialeen urteko kuotarekin bat ordaintzen da eta 1,20 euroko kostua du. Ikastetxeak bideratzen du ikasturte hasieran diru hori Gizarte Segurantzako Diruzaintzari.
Eskola istripu baten aurrean
Eskola istripu baten aurrean
3. eta 4. mailetako ikasleek, beti ere kuota ordaindu badute, San Fermin klinikara joan behar dute: