Eskola asegurua

Zer da?

Ikasleak babesten dituen asegurua da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasketa ofizialeko  3. mailatik , unibertsitateko 3. zikloaren amaiera bitartean dauden 28 urtetik beherako ikasleak. Gaixotasunen, eskola istripuen eta familiako ezbeharren kasuan, osasun prestazioaren eta prestazio ekonomikoaren bitartez emango da babes hori.

Prestazioak

> Eskola istripua: farmazia eta osasun-laguntza, ehorzketa gastuak eta ezgaitasuna direla-eta, kalte-ordain ekonomikoak.

> Gaixotasuna:  farmazia  eta osasun-laguntza eta ehorzketa gastuak.  Kirurgia orokorra, neuropsikiatria, tokologia, birikietako eta hezurretako tuperkulosia sartzen dira. Kasu berezi batzuetan, fisioterapia, kimioterapia, radioterapia, kobaltoterapia  eta aurpegi masailetako kirurgia prestazioak eman daitezke.

> Familia ezbeharra: familiako buruaren heriotzagatiko edo familiaren txirotasun egoeragatiko prestazio ekonomikoa.

Onuradunak

Eskola aseguruko prestazioen onuraduna ikaslea da, gaixotasun, istripu edo heriotzagatiko kalte-ordainen kasuan izan ezik. Kasu horretan familiakoak izango dira onuradunak.

Baldintzak

> 28 urtetik beherakoa izatea, Espainiakoa izatea edo Espainian egoitza legala duen atzerritarra izatea.

> Aseguruak hartzen dituen ikasketetan matrikulatuta egotea eta kuota ordainduta edukitzea.

Aseguruaren ordainketa

Ikastetxeko materialeen urteko kuotarekin bat ordaintzen da eta 1,20 euroko kostua du. Ikastetxeak bideratzen du ikasturte hasieran diru hori Gizarte Segurantzako Diruzaintzari.

Eskola istripu baten aurrean

3. eta 4. mailetako ikasleek, beti ere kuota ordaindu badute, San Fermin klinikara joan behar dute:

 

Kasu horietan, istripuarren jakinarazpena bete beharko dute ikastetxeko bulegoan eta klinikara eraman.