Ikastetxearen antolakuntza

Beste edozein bezala, gure Hezkuntza-Komunitatea ikastetxeko bizitzan modu batera edo bestera parte hartzen duten pertsona guztiek osatzen dute: ikasleek, haien senideek edo legezko tutoreek, irakasleek eta irakasle ez diren langileek.

Legeak oinarrizko baliotzat jotzen du Hezkuntza-Komunitateak ikastetxearen antolakuntzan, gobernuan eta ebaluaketan parte hartzea.

Ikaslegoa

Ikasleek Institutuaren antolakuntzan parte hartzen dute, talde bakoitzeko ordezkarien bidez (horiek osatzen dute ikasleen ordezkarien Batzordea) eta ikasleek Eskola Kontseiluan dituzten ordezkarien bidez.

 

Ikasleen elkarteak

Bestalde, ikasleek elkartzeko eskubidea dute, ikasleen elkarteak sortzen dituztelarik.

Institutu bateko ikasle-elkarteek jarduera osagarriak egiteko proposamenak egin ahal izanen dituzte, Eskola Kontseiluari Institutuaren martxari buruz egokitzat jotzen dituzten alderdien berri eman ahal izanen diote, eta Institutuaren instalazioak erabili ahal izanen dituzte, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.

Senideak

Ikasleen gurasoek edo legezko tutoreek Institutuaren antolakuntzan parte hartzen dute, familiek Eskola Kontseiluan dituzten ordezkarien bidez, zuzenki sekretupeko boza bitartez aukeratuak direnak, eta Guraso Elkarteek izendaturiko ordezkarien bidez.

 

Gurasoen Elkarteak

Guraso Elkarte bat, irabazteko asmorik gabeko erakunde independentea da, Institutuaren ikasleen gurasoek edo tutoreek osaturik. Bere helburu nagusia, ikastetxearn kontrolean eta kudeaketan  esku hartzeko eskubidea antolatzea da.

Institutuan Guraso Elkarte bat baino gehiago eratu ahalko dira. Jarduera osagarriak egiteko proposamenak egin ahal izanen dituzte, Eskola Kontseiluari Institutuaren martxari buruz egokitzat jotzen dituzten alderdien berri eman ahal izanen diote, Institutuaren instalazioak indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzetan erabili ahal ezanen dituzte, Eskola Kontseilutik informazioa jaso ahal izanen dute bertan jorratutako gaiei buruz, proposamenak egin ahal izateko, emaitza akademikoak ezagutzeko eta ikasleen gurasoen eta Institutuko irakasleen arteko lankidetza sustatzeko, Institutuaren funtzionamendu egokirako.

Elkarte bat baino gehiago daudenean, bazkide gehien dituen Guraso Elkarteak, Eskola Kontseiluan kide izateko ordezkariak izendatu ahalko ditu.

 

​​​​​​​

Mendialdea Bigarren Hezkuntza (D ereduko familien elkartea)

 

​​

APYMA IESO Berriozar (Gaztelaniazko ereduko familien elkartea)

Irakasleak

Irakasleek ikastetxearen antolakuntzan zuzenki parte hartzen du irakasleen Klaustroaren bidez eta Irakasleen Kordinazio-Organoen bidez. Gainera, Eskola Kontseiluan ere ordezkaturik daude.

Irakasle batzuk zuzendaritza lanetan diardute, zuzendaritza taldeko kideak izanik.

Irakasleak ez diren langileak

Institutuan badira langile batzuk irakaskuntzan aritzen ez direnak baina ikastetxearen antolakuntzan parte hartzen dutela ere. Administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZL) dira: administrazio lanetan diardutenak, atezaintzaz arduratzen direnak eta mantenuko langileak.

Eskola Kontseiluan parte hartzen dute AZL guztien artean aukeraturiko ordezkari baten bidez.