Absentismoaren kontzeptua - IESO Berriozar - Ikasnova
Absentismoaren kontzeptua - IESO Berriozar
Absentismoaren kontzeptua
Absentismo motak
Absentismo motak
- Absentismo pasiboa edo klase barnekoa. Ikaslea klasera joaten da baina ez du klaseko dinamikan parte hartzen, ez die azalpenei eta jarduerei jaramonik egiten eta alde batera uzten ditu, ez du eskolara libururik edo laneko bestelako materialik eramaten, ez ditu etxeko lanak egiten, etab. Esku-hartzea tutoreak hasten du; gurasoekin harremanetan jartzen da gaia lantzeko eta ikasle horren inplikazio handiagoa lortzeko baliabide motibagarriak bilatzen ditu.
- Absentismo arina edo hasierakoa. Ikaslea berandu joaten da eskolara edo ez da joaten ordu eta egun jakin batzuetan. Justifikatu gabeko hutsegiteak %25etik beherakoak dira. Ikastetxe barnean jardun behar da; tutoretzak eta ikastetxeko orientazioko langileek eta zuzendaritza taldeko kideek neurri inklusiboak hedatuz. Absentismo-maila hau gertatzen denean ikastaldearekiko loturak ahultzen dira.
- Absentismo larria. Absentismoa kronikoa egiten da. Justifikatu gabeko hutsegiteak %25etik %50era bitartekoak dira. Curriculum desfasea areagotzen da gabezia kognitiborik gertatu gabe. Absentistak eta bere ikastaldeak sumatzen dute ez dituztela erreferentzia komunak partekatzen, zerbaiten kide izatearen kontzeptua desagertuz. Beharrezkoa da ikastetxeak (zuzendaritza taldeak) berak esku hartzea, gizarte zerbitzuekin koordinatuz eta neurriak hartuz ikasleari hezkuntzan parte hartzeko bideak emateko.
- Absentismo oso larria. Justifikatu gabeko hutsegiteak %50etik gorakoak dira. Ez dago ia-ia eskolara bertaratzea motibatzen duten moduko loturarik. Egoera honetara iristen denean zaila gertatzen da hezkuntza inklusiorako bide berriak aurkitzea. Parte hartzen dute gizarte zerbitzuak, Absentismoaren kontrako batzordea eta Adingabeen Fiskaltza.
- Eskolatze eza. Neurri judizialek dute lehentasuna, nahiz eta ikastetxeak eta gizarte zerbitzuek parte hartu arazoa detektatzen eta kontrolatzen.
Alarma zantzuak
Alarma zantzuak
Absentismoari aurre egin behar zaio lehen zantzuak agertzen direnean, epe laburrean arrakasta izateko bermeren bat izan nahi bada. Arazoa kroniko bihur ez dadin, hauexek dira berehalako esku-hartzea eragin beharko luketen marra gorriak:
- Hilean 20 orduz eskolara joaten ez denean, justifikatu gabe.
- Ikaslea ez bada eskolara joaten eta, ikastetxearen iritziz, hori bere heziketa edo segurtasunerako arriskutsua bada.
- Absentismoa larria edo arina antzematen bada ikastetxe edo eskualdeko populazio-sektore jakin bateko ikasle kopuru garrantzitsu batean.
Prebentzio-neurri orokorrak
Prebentzio-neurri orokorrak
1 Harrera-plana, familia guztiek eskolan parte hartzea sustatuko duena, bereziki bazterturik geratzeko arriskuan daudenak.
2 Familia guztien parte-hartzea, desberdintasun sozial, kultural edo abarrengatik zailtasunak dituzten pertsonak eskola bizitzan txertatzea erraztuko duten mekanismoak eta bideak eskura jarriz.
3 Metodologia inklusiboak: proiektuen araberako lana, talde heterogeneoak, ikaskuntza kooperatiboa, talde interaktiboak.
4 Aniztasunari erantzuteko plana, aniztasuna garatu beharreko potentzial modura hartuko duena eta ez ebatzi beharreko arazo modura.
5 Ijito Idazkaritza. Bada ijito idazkaritza barruan pertsona bat, zeinarekin Ikastetxeak elkar lanean ari da, ijito etniako kide zaurgarrienetan absentismoa antzemateko eta hari heltzeko.
6 Eskola sustatzailea. Bada pertsona bat Berriozarko Udalatik datorrena, gizarte-gatazka egoeran edo babesgabetasun arriskuan dauden ikasleen egoera pertsonala eta eskola-egoera hobetzen dabilela. Halaber, eskola-uztearen eta gizarte-arriskuaren prebentziozko esku-hartze programak garatzen ditu; gaitasun sozial eta zibikoa garatzeko tresnak eta elkar-lanerako bideak ematen dizkie ikaslei, irakaslei eta familiei; eta institutuaren eta inguruko gizataldeen zein erakundeen arteko lankidetzarako giza-sare bat sortzen du.