Gelak

  • ​​​​​​​20 gela arrunta. Ikasgai gehienak horrelako geletan ematen dira.
  • 6 bikoizketa gela. Gela arruntak baino txikiagoak, gehien bat hautazko ikasgaietan talde bat banatzen denerako.
  • Diberzifikazio Kurrikularrerako 2 gela. Ikasle gutxi izanik, hauek ere gela txikiagoak dira.
  • KBU (Kurrikulo Bereziko Unitatea) ikasleei egokituriko 2 gela.
Gela oro monitore interaktibo bat edo proiektore batekin horniturik daude.

Sukaldea

2023 urteko udan zehar, sukalde bat sortu dugu.
KBUko bi geletatik (D eredukoa eta G eredukoa) sukaldaritza-proiektu bat abiatu dute, non astero errezeta bat prestatzen duten.

Musika gela

Musika ikasgaiarako propio den gela bat daukagu. Ikasgai hau derrigorrezkoa da lehenengo eta hirugarren mailetan.
Gela honetan pentagramadun arbela berezi bat aurkituko dugu eta musika instrumentu ezberdinak.

Laborategia

Laborategi bat daukagu ere. Oro har natur zientzietako ikasgaietan (biologia, geologia, fisika, kimika...) egin daitezken entseguak eta esperimentuak burutzeko.
Bertan zenbait gauza aurkituko ditugu: produktu kimiko ezberdinak, giza gorputza hobeki ezagutzeko panpin ezberdinak, mikroskopioak, harri eta mineralak, fosilak...

Tailerrak

Bi tailer ditugu ikastetxean. Gehien bat teknologiarekin zerikusia duten ikasgaietan erabiltzeko.
Bertan egurrarekin eta beste materialekin ere lan egiteko makina eta erreminta ezberdinak aurkituko ditugu.

Plastika gela

Badugu plastika, ikus eta ikusentzunezko hezkuntzarako berariazko gela bat ere. Bertan ikasleek bere ahalmen sortzailea gauzatzeko aukera dute.

Ikas-tokien digitalizazioa

Digitalizazio estrategiaren barna, ikas-toki orotan bada gutxienez monitore interaktibo bat, proiektore bat edo arbela digital bat.
Hortaz gain, ezinbestean, betiko arbelak ere badaude geletan.
Orotara, ikastetxean baditugu:
  • ​​​​​​​18 proiektore (areto nagusian, 7 gela arruntetan, KBUko 2 geletan, laborategian, musika gelan, dibersifikazio gela batean, liburutegian, plastika gelan eta 3 bikoiketa geletan).
  • 23 monitore (soinketa gelan, 13 gela arruntetan, 2 tailerretan, sukaldean, dibersifikazio gela batean eta 5 bikoizketa gelatan).
  • Arbela digital bat liburutegian.

Monitore interaktiboa

Proiektorea

Arbela digitala

Arbela txuriak