Testu liburuen doakotasun programa

Testu liburuak doan jasotzeko programaren helburua hauxe da: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako ezartzen diren arlo edo irakasgaietako testu liburuak maileguan uztea, Nafarroako Foru Komunitatearen funts publikoen laguntza jasotzen duten ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasten ari diren ikasleei.

Araudia

  • ​​​​​​​Gure ikastetxeko ikasle guztiek eskubidea dute doakotasun programan egoteko.
  • Programa barruan dagoen ikasleak doan erabiltzen ahalko ditu, maileguan hartuta, ikastetxeak aukeratzen dituen testu liburuak.
  • Testu liburuak ikastetxearenak dira, eta ikasturtea amaitzen denean, ikasleak itzuli beharko ditu.
 
  • Ikasleak behar bezala eta kontuz erabili eta zaindu beharko ditu liburuok; horrez gain, ikasturtea amaitzen denean edo ikaslea beste ikastetxeren batera joaten delako baja ematen zaionean, testu liburuak ongi zainduta eta erabilita itzultzeko betebeharra izanen du.

  • Libururen bat hondatzen bada edo galtzen bada, ikasleen legezko ordezkariek hondatu edo galdutako material horren ordez berria erosi beharko dute.

  • Ikaslearen legezko ordezkariek ez badute betetzen materiala berritzeko betebeharra, ikasleak utzi eginen dio testu liburuak doan jasotzeko programako hartzaile izateari, harik eta galdutako edo hondatutako materiala berritu dela frogatzen den arte.​​​

Uko egitea

Ikasleren batek ikasturte batean testu liburua doan jasotzeko programan parte hartu nahi ez badu, haren legezko ordezkariak jakinaraziko beharko du.

 

​​​​​​​Doakotasun programari uko egiteko inprimakia