Día del libro 2026 - IESO Berriozar - Ikasnova
Día del libro 2026 - IESO Berriozar
Liburuaren eguna 2026
2026/05/13
Joan den apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatu zen, 1616ko apirilaren 23an Miguel Cervantes eta William Shakespeareren heriotza oroitzeko.
Data hori gogoratzeko, Ikastetxeko Hizkuntza Proiektutik bideo txiki bat prestatu genuen, DBHko 1. eta 2. mailako hainbat ikasleren parte-hartzearekin.
Bideoan, ikasleek On Kixote Mantxakoaren lehen lerroak beren ama-hizkuntzetan irakurtzen dituzte.
Bestalde, lapbook-lehiaketa bat prestatu genuen DBHko 3. eta 4. mailako ikasleentzat literatura unibertsalaren egileekin.
Hauek izan dira sarituak:
1. saria
Emelda Marfo Williams Williams, Zady Dayeli Rodríguez Zabala eta Aya El Ouardi
Ana María Matute. Olvidado rey Gurú
2. saria
Laura Sofía Castaño Peña eta Farah Hassani Hamdat
Federico García Lorca. Bodas de sangre
3. saria
Edurne Esparza Garacochea eta Janire García Serrano
William Shakespeare. Romeo y Julieta
