Ohitura osasuntsuak - IESO Berriozar - Ikasnova
Ohitura osasuntsuak - IESO Berriozar
Ohitura osasuntsuei buruzko proiektua
2022-2023 ikasturtean ohitura osasuntsuak proiektua abiatu zen, Natur Zientzietako eta Gorputz Hezkuntazko mintegi didaktikoen hainbat irakasleren eskutik.
Parte-hartze berezia izan zuten Ohitura Osasuntsuak ikasgaiaren irakasleek, ikastetxean berriki sorturiko 4.DBHko hautazko ikasgaia.
Proiektuaren garapenaren laburpena
Proiektua, funtsean, ikastetxeko ikaslei Ohitura Osasuntsuei buruzko formakuntza ematean datza, ikasleei Ohitura Osasuntsuei buruzko formakuntza ematen zaie, ikasitako ezagutzak eguneroko bizitzan txerta ditzaten eta beren osasunerako duten garrantziaz erabat kontziente izan daitezen.
Ohitura osasuntsuei buruzko ezagutzak zabaltzea izan da hein haundi batean berdinen artean: Ohitura Osasuntsuak ikasgaian diren 4.DBHko ikasleak arduratu dira ohiturei buruz dituzten ezagutza ororen berri ematea gainontzeko ikasmailetako ikasleei.
Hitzaldien, inkesten, informazio-materialaren prestaketaren (informazio garrantzitsua duten liburuxkak kasu) eta ikastetxerako informazio-kartelen bidez egin dute.
Gainera, 2022-2023 ikasturtean, ikasle ororentzako jostaldietan fruta banatzen hasi da. Eta panpinekin BBB (bihotz-biriketako bizkortzea) gogoratu eta praktikatu da, baita lehen laguntzetako beste praktika batzuk ere.

Helburuen betetze-maila
Proiektuaren helburuak nerabeen osasuna eta garapen pertsonala hobetzera bideratu dira:
Ikasleei, bere osasun fisikoari eta psikosozialari buruzko erabaki arduratsuak hartzeko ezinbestekoak diren ezagutzak eta trebetasunak ematea
4.DBHko Ohitura Osasuntsuak ikasgaiaren ikasleekin astero lan egin da, beren etorkizunari buruz erabakiak hartzearen garrantziaz jabetu daitezen eta modu osasuntsuenean egin dezaten. Osasuna osoki ikus dezatela, bai fisikoa nola psikikoa eta soziala ere.
Ohitura osasuntsuak sendotzearen garrantzia azpimarratzea
4.DBHko ikasleak osasunean trebatu dira, bereziki elikadura-ohitura txarrekin, sedentarismoarekin, substantzien kontsumoarekin eta sexu-harremanetarako praxi txarrarekin bizitzeak dakartzan gaixotasunak eta arriskuak ezagutu ditzaten.
Nerabeek, beren osasunari buruzko bizipenak eta ezagutzak, beren berdinekin parteka ditzaten lortzea
Ohitura Osasuntsuak ikasgaian prestatu diren 4.DBHko ikasleak, gainontzeko ikasmailetako ikasleei osasunaren alderdi ezberdinei buruzko hitzaldiak emateko trebatu dira, azken horiek bere egunerokoan ohitura osasuntsuak har ditzaten.
Informazioa jasotzen duten ikasleek arretaz entzuten dute beren goi-mailako ikaskideak direlako osasunari buruz hitz egiten dietenak. Espereintzia positiboa izan da.
Orotariko elikagai emanen dituen dieta orekatuaren ideia eta beharrezko kantitateak azpimarratzea, haurren obesitatea eta diabetesa prebenitzeko behar bezala gosaldu eta bazkaldu beharra nabarmenduz
Elikadura osasuntsuari eta bere onurei buruzko hitzaldiak, 1.DBHko ikasleei eman zaie.
Hortaz gain, 4.DBHko ikasleek eskuorriak egin zituzten elikadura on baten dekalogoarekin, ikastetxean banatu zirenak, jarraitu beharreko puntu garrantzitsuenak kontuan har zitzaten eta elikadura osasuntsua izan zezaten.

Halaber, 2022-2023 ikasturtean, ikasle ororentzako fruta banatzen hasi da jostaldietan gosaltzeko, eta oso harrera ona izan du.
Aisialdian ariketa fisikoa sustatzea
Egunero ariketa fisikoa egiteari eta osasunean dauzkan bere onurei buruzko hitzaldiak 2.DBHko ikasleei eman zaie.
Aurretik, Ohitura Osasuntsuak ikasgaiaren 4. mailako ikasleek galdetegi bat sortu zuten, jakiteko ea ikasleek ariketa fisikoa edo kirola normalki egiten zuten ala ez eta baietzko kasuetan, zer eta zenbatero. Galdetegi hori 2.DBHko ikasle orok osatu zuten.
Emaitzak jaso ostean, 4.DBHko ikasleek estatistikak aurkeztu zituzten gela bakoitzean eta hortik abiatuz, kirola egitearen ondorioz lortzen diren onurei buruzko hitzaldi bat eman zuten.
STG bezalako gaixotasunak eta azaleko minbizia prebenitzearen beharraz ikasleak kontzientziatzea
Horretarako liburuxka bat prestatu da non Osasunbideko azken datuak jasotzen diren, Nafarroan sexu-transmisiozko gaixotasunen intzidentziaren igoerari buruzkoak, intzidentzia altuena 14 eta 25 urte arteko biztanlerian ematen dela azpimarratzen delarik.
Liburuxkan ere STG ohikoenak jasotzen dira, beren sintomekin eta larritasunekin eta batez ere nola saihestu, beti preserbatiboa erabiliz sexu-harremanetan.
Azalaren minbiziaren gaia eta haren prebentzioa soilik Ohitura Osasuntsuak ikasgaiaren gelan landu da, ikasgai honen edukiekin bat.
Internetet bidez edota joko-aretoetan apustuak egitea bezalako menpekotasunen arriskuez ohartaraztea
4.DBHko ikasle orok jokoaren prebentzioari buruzko hitzaldi batean parte hartu zuten. ARALAR elkartearen eskutik, ezagutu zuten nola geroz eta gazteago diren inguruko nerabe asko jokoarekiko menpekotasunaren arriskuen eraginpean bizi diren.
Halaber, 3.DBHko ikasleek Kontsumoei buruzko Tailer batean parte hartu zuten hitzaldi batzuen bitartez.
Nerabeak gizartean eragina duten osasun arazoekin harremanetan ipintzea
Ikasturtean zehar proposaturiko jarduera oro, gure garaiko gaixotasunekin ikasleak harremanetan ipintzearen helburua lortzeko bideratu dira.
Proiektuaren eragina Hezkuntza-Komunitatean
Proiektuaren barne burutu diren jarduerak oso harrera ona izan dute bai ikasleren aldetik eta hezkuntza-komunitatearen gainontzeko kideren partetik.
Uneoro, Berriozarko Udalarekin harremanetan egon da ikastetxea eta aipaturiko Udalaren ohitura osasuntsuen batzordearen eskutik ospatu diren bilkuretan parte hartu du.
Asmoa da datozen urteetan ohitura osasuntsuen zabalkundea ezartzea.