Ikasle hauentzako: desgaitasunaren egiaztagiria izatea edo EDUCAn erroldatua egotea hezkuntza premia bereziak izateagatik (desgaitasunari lotutako ardatzarekin), edo hori berresteko edo baztertzeko prozesu diagnostiko batean egotea.
Gabonetan, Aste Santuan eta udan hezkuntza jardueretan inskripzioa egiteagatik eta parte hartzeagatik sortzen diren gastuak ordaintzeko laguntza, izan administrazio publikoek antolatuak, izan irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek antolatuak.
Eskaerak aurkezteko hiru epe irekiko dira, bat oporraldi bakoitzeko
2025-2026ko gabonak: 2026ko urtarrilaren 12tik 23ra.
2026ko Aste Santua: 2026ko apirilaren 13tik 24ra.
2026ko uda: 2026ko abuztuaren 18tik irailaren 18ra.