Takilak - IESO Berriozar - Ikasnova
Takilak - IESO Berriozar
Takilak
Ikastetxeak baditu ikasleen eskura takila batzuk, nahi duenak bere materialak gorde ahal izateko.
Momentuz 1. eta 2. mailetako geletan soilik ipinitak daude, baina asmoa da gainontzeko mailetako geletan ere takilak izatea.
Ikasleentzako oharra
Ikasleentzako oharra
Takilak berriak dira eta zuen onerako jarri dira, horrexegatik zuek zarete takilak ongi erabiltzeko eta egoera onean mantentzeko interesik handiena duzutenak.
Takilak erabiltzeari esker, ez duzute hainbeste pisu eraman behar gela batetik bestera edo egun batetik bestera, eta hori ona da zuen postura-osasunerako, jostaldian eta joan-etorrietan askatasun handiagoa emanez.
Zuen ardura da mahaiazpietan ezer ez uztea eta dena ongi gordeta uztea takilan edo motxilan gelatik irteten zaretenean eta, batez ere erreferentziazkoa ez diren beste talde batzuk gelan sartzen direnean.
Bereziki garrantzitsua da chromebooka eta kargadorea INOIZ ez uztea takilatik kanpo.
Takilen araudia
Takilen araudia
> Takilen erabilera borondatezkoa da, eta hauek erabiltzeko nahia adierazten duten ikaslei soilik banatuko zaie dagozkien giltzak.
> Ikasturteko aurkezpen egunean, ikasle guztiei takila eskatzeko inprimakia banatuko zaie. Inprimaki hori administrazio bulegoan aurkeztu behar da. Astebeteko epea egonen da jasotzen diren eskaerak aldi berean kudeatzeko. Dena den, ikasturteko edozein unetan ere eskatzeko aukera egonen da (beti ere takila libreak baleude).
> Eskatu dutenei, bi giltza emanen zaizkie 5 €-tako fidantzaren truke. Fidantza banku transferentzia bidez ordainduko da. Takila eskatzeko inprimakian zehazten da transferentzia nola egin behar den.
> Ikasle bakoitzaren giltzak, bere atea bakarrik ireki dezake.
> Giltzak ikasturte amaieran itzuli beharko dira eta ongibidean ikastetxeak fidantzak bankutik bueltatuko ditu.
> Ikasleren batek emandako giltzetako bat galtzen badu, bigarren giltzarekin takila erabiltzen jarraitu ahal izanen du. Ikasturte amaieran, geratzen zaion giltza itzuli beharko du, eta bi giltzak itzuli ez dituenez, ez du fidantza berreskuratuko.
> Ikasle bakoitza bere takilaren arduraduna izanen da. Takilaren batek kalterik balu, erabiltzaileak bere gain hartuko du egin daitezkeen konponketen kostua.
> Takilak ikastetxearenak dira, hortaz, edozein irakaslek edozein unetan eskatu ahal izanen dio edozein ikasleri bere takila ireki dezan. Ikasleak ez balu ireki nahi, ikastetxeak badu giltza orokor bat zeinarekin edozein takila ireki lezake (beti ere salbuespenezko eta beharrezko kasuetan bakarrik erabiltzeko).
> Ikasleren batek behin eta berriro gaizki erabiliko balu bere takila, fidantzaz gain, beste takila bat erabiltzeko eskubidea galduko luke.
> Takila barruan hezkuntza-materialak soilik gordeko dira: liburuak, koadernoak, estutxea, proiektuak, chromebooka, kargadorea...
> Gure ikasleen motxilen pisua arintzeko dira. Ikasle edota familia bakoitzak erabakiko du zer utzi eta etxera zer eraman.