Odisea. Eduki digitalen liburutegia - IESO Berriozar - Ikasnova
Odisea. Eduki digitalen liburutegia - IESO Berriozar
Odisea. Eduki digitalen liburutegia
Zer da Odisea?
Zer da Odisea?
‘Odisea’ liburutegi digitala bada eduki digitalak mailegatzen dituen web plataforma bat.
Irakurtzen irakasteko eta irakurketaren inguruan jardunbide egokiak sortzeko tresna ere bada, Irakurketa Plana loturik duen plataformaren bidez. Azken hau, baliabide didaktiko gisa, irakurketa-kluben sorreran, ulermen-ariketen proposamenean eta idatzizko adierazpenaren jardueretan oinarritzen da.
2018-2019 ikasturtean aurkeztu zen. Hasiera batean ikasle eta irakasleen zerbitzura haur eta gazte literaturaren 5.000 liburu jarri zituen hizkuntza ezberdinetan. Gaur egun badira 11.000 liburu elektroniko, 500 bideo eta 300 audioliburu baino gehiago,
Liburuak euskara eta gaztelaniarekin batera, ingeleraz, frantsesez eta alemaniarrez ere eskaintzen ditu.
Mailegu sistema doakoa da.
Nork erabiltzen ahal du?
Nork erabiltzen ahal du?
ODISEA plataforma eskura dago Nafarroako ikastetxe-sareko ikasle eta irakasleentzat.
ODISEAn sartzeko gakoak eta erabiltzaileek EDUCA hezkuntza sistemakoak berdinak dira.
Edukiak nola eskuratu
Edukiak nola eskuratu
Sarrera (edo deskarga) e-book irakurgailuen bitartez, telefono mugikorren bitartez, tableta edo ikasleen Chromebooken bitartez egin daiteke.
Mailegaturiko liburuen irakurketa streaming bidez egin daiteke, interneterako konexioa izanez gero, edo deskarga eginez, eta horrela offline irakur daiteke.
Irakurketarako bada berezko aplikazio bat Google Play-n, Android, IOS edo Windows gailu mugikorretan erabilgai.
Irakurketa plana
Irakurketa plana
Loturiko plataforma, Irakurketa Plana, balio erantsia ematen dio ‘Odisea’-ri ikasleen komunikazio-gaitasuna hobetuko duen tresna gisa: irakurketa-kluben sorrera, ulermen-ariketen proposamenak eta idatzizko adierazpenaren jarduerak baimentzen ditu.
Klubean proposaturiko irakurketak arautu eta planifika daitezke, proposatu den testuaren zailtasunari eta hezkuntza-mailari egokituz. Halaber, irakurketa bitartean, gelako jarduerak edo informazioa zabaldu eta, edonola ere, irakaskuntza aberastuko duten kanpo-kontsultak ere tarteka daitezke.