NUHEU. Bigarren Hezkuntzarako lankidetza-programa

Ezaugarri orokorrak

Bada laguntza-programa bat Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen eta NUHEOren (Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala) artean.

Programa honi esker, hala nahi duten DBHko ikasleek honako hau lortzen dute:

  • Bigarren Hezkuntzako hizkuntza-curriculumak eta Hizkuntza Eskola Ofizialakoak bateragarri egin.
  • Hizkuntz Eskola Ofizialari dagozkien tituluak lortu ahal izatea.

Bigarren Hezkuntzako eta NUHEOko irakasleek koordinatuta lan egiten dute ikasturte osoan zehar, programazioaren helburu eta eduki guztien jarraipena egiteko eta ikasleak ebaluazio-irizpideekin trebatzeko.

 

Curriculum egokitzapenak

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolamendua eta funtzionamendua erregulatzen dituzten arauetan jasotzen denez, gure ikastetxeko ikasleak honako baliokidetasun-sistema honen arabera matrikulatu ahal izanen dira:

 

Euskerako titulua

DBHko ikasketak NUHEOko titulua
A ereduko 3. maila Oinarrizkoa (A2)
A ereduko 4. maila Oinarrizkoa (A2) / Tartekoa (B1)
D ereduko 4. maila Aurreratua (B2)

 

 

​​​​​​​

Ingelerako titulua

DBHko ikasketak NUHEOko titulua
4. maila Tartekoa (B1)