IKASTURTE AMAIERAKO ESPEDIENTE HOBERENEN SARIAK

2017/07/01

Urtero legez, apur bat lehenago aurten, iragan ekainak 7an, institutuan ospatu zen DBH4-ko ikasleak agurtzeko ekitaldia. Haren amaieran espediente hoberenen sariak ematen dira (ikasketa-espedientean gutxienez 8,5eko batazbestekoa eta DBH guztian parte eta suspentso bakar bat ere izan gabe). Ikasturte honetan 5 ikaslek betetzen zituzten baldintzak eta dagokion diplomaz gain hurrenekoak ere jaso zituzten: Jon Mari Iturralde Mendieta, 9,45eko batazbestekoarekin espedienterik hoberena eta 150 eurotan balioztaturiko saria; Lander Martín Hernández, 8,83ko batazbestekoarekin bigarren espedienterik hoberena eta 100 eurotan balioztaturiko saria; Borja Sangüesa Sola, 8,70eko batazbestekoarekin hirugarren espedienterik hoberena eta 75 eurotan balioztaturiko saria; Ainhoa Grande Cía, 8,60ko batazbestekoarekin laugarren espedienterik hoberena eta 50 eurotan balioztaturiko saria; eta Amaia Zunzarren Esteban, 8,50eko batazbestekoarekin bosgarren espedienterik hoberena eta 50 eurotan balioztaturiko saria.

Zorionak saridun guztiei.

Ikastetxeak, ikasle guztiei emaitzarik hoberenak opa dizkizue hastear duzuten hezkuntza-ibilbide berri horretan.

 

PROBA

ATE IREKIAK