Hizkuntzan Murgiltzeko Programa

Oinarrizko irakaskuntza arautu beharko lukeen printzipio bat da, ikasle orori bere ezaugarrien eta beharrizanen arabera egokia den hezkuntza eskaini ahal izateko. Hezkuntza sistemak neurri malguak ahalbidetu behar ditu ikasle bakoitzaren bakarkako desberdintasunetara eta heldutasun-erritmoetara egokitzeko.

 

Hezkuntza sisteman berandu sartu eta irakas-hizkuntza ez dakiten edo curriculumean atzeratuta dabiltzan ikasleentzat berariazko programak garatuko dira ikasteko eta hezkuntza sisteman sartzeko.

Gure komunitatean kultura desberdinak biltzen dira gaur egun, eta horren ondorioz neurri zehatzak hartzeko gogoeta prozesu bat sortu da. Hezkuntza sistema eta hura osatzen duten eragile eta erakundeak ohartu egin dira aldaketa batzuk sartu beharra dagoela eskoletan, kultura bizi eta transmititzeko moduari dagokionez. Zehatzago esateko, ikasle atzerritarrak egoteak hezkuntza sistemaren erantzun egoki bat eskatzen du, besteak beste.

Programak irakas-hizkuntzaren ikasketa du helburu eta, horrekin batera, bertako kulturaren berri ematea eta, ondorioz, ikasleak hobeki integratzea, hezkuntzaren eta gizartearen ikuspuntutik.

Gure ikastetxera ikasturtean zehar atzerritik etortzen diren ikaslei, baldin eta baldintzak betetzen badituzte, HMPko gela batera bideratzen dira, orokorrean ikasle gutxirekin, emaitzak ahalik eta hoberenak izan daitezen.