Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza - IESO Berriozar - Ikasnova
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza - IESO Berriozar
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Ezaugarri orokorrak
Ezaugarri orokorrak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak lau urteko iraupena du, ikasleek 12 urte betetzen dituzten urte naturaletik 16 urte betetzen dituzten urte naturalera bitarte, nahiz eta, ikasleek eskubidea izanen dute etapa horretan 18 urte betetzen dituzten urte naturalera arte egoteko. Derrigorrezkoa da eta, Lehen Hezkuntzako batera, Oinarrizko Hezkuntzaren parte da.
Ikasgai guztietan lantzen dira irakurriaren ulermena, ahozko adierazpena eta idatzizkoa, ikus-entzunezko komunikazioa, konpetentzia digitala, ekintzailetza, espiritu kritikoaren eta zientifikoaren sustapena, hezkuntza emozionala eta balioen hezkuntza, bakerako eta indarkeriaren kontrako hezkuntza eta sormena.
Zeharka tratatzen dira osasunerako hezkuntza, afektibo-sexuala barne, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, prestakuntza estetikoa eta elkarrekiko errespetua eta berdinen arteko lankidetza.
Xedeak
Xedeak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburua da:
- Ikasleek kulturaren oinarrizko elementuak bereganatzea, batez ere alderdi humanistikoan, artistikoan, zientifiko-teknologikoan eta motorrean.
- Ikasleengan ikasteko eta lan egiteko ohiturak garatzea eta finkatzea, bai eta bizi-ohitura osasungarriak ere.
- Ondorengo ikasketei heltzeko nahiz laneratzeko prestatzea.
- Herritar gisa dituzten eskubide eta betebeharrak gauzatzeko trebakuntza ematea.
Hizkuntza ereduak
Hizkuntza ereduak
- A eredua. Irakaskuntza gaztelaniaz ematen da, euskara irakasgai bezala duelarik. Ingelesa ere irakasgai gisa eskaintzen du.
- G eredua. Eredu honetan ez da euskara ematen, ez irakasgai bezala ezta irakas-hizkuntza bezala ere. Ingelesa ere irakasgai gisa eskaintzen du.
- Eredu eleanitzak (A-plur, G-plur). Aurreko edozein eredu eleanitza izan daiteke ere. Eredu hauetan, ingelesako irakasgaiaz gain, zenbait irakasgai ingeleraz irakasten dira.
- D eredua. Irakaskuntza osorik euskaraz ematen da, gaztelaniako irakasgaia izan ezik. Ingelesa ere irakasgai gisa eskaintzen du.
Legegintza
Legegintza
2020-2021 ikasturte arte, LOMCE legea (Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa) indarrean egon zen eta haren kurrikuluma apirilaren 22ko 24/2015 FORU DEKRETUAn garatzen da Nafarroan.
2021-2022 ikasturtean, 1. eta 3. mailetan hezkuntzako lege berri bat ezartzen hasten da, LOMLOE legea (LOE(Hezkuntzako Lege Organikoa) Aldatzeko Lege Organikoa) eta haren kurrikuluma ekainaren 29ko 71/2022 FORU DEKRETUAn garatzen da Nafarroan.
2022-2023 ikasturtetik aurrera, LOMLOE legea DBHko maila guztietan ezartzen da.
Dibersifikazio Kurrikularra
Dibersifikazio Kurrikularra
Aniztasunari arretan barne, Dibersifikazio Kurrikularrerako Programaren xedea izanen da DBHko 1. edo 2. mailetan laguntza neurriak jaso ondoren ikasteko zailtasun nabarmenak dituzten ikasleek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lor dezaten.
Programa honetan metodologia espezifiko bat aplikatzen da, kurrikuluma ezagutza esparruetan, jarduera praktikoetan eta, hala badagokio, ikasgaietan antolatuko duena eta oro har ezarritakoaz bestelakoa izanen dena, ikasleek ezarritako konpetentziak eta etaparen helburuak lor ditzaten.
Oro har, Dibersifikazio Kurrikularrerako Programa bi urtetan eginen da, DBHko 3. eta 4. mailetan.