"Zeru sakona" jarduera Planetarioan

2024/02/07

Otsailaren 1ean, Dibersifikazio Kurrikularreko hiru taldeetako (4DC, 4DK eta 3DK) ikasleak Planetariora joan ziren, "Zeru sakona" ikuskizuna ikustera. 

           

 

Klasean Atmosferaren inguruko unitatea landu eta gero, planetarioko bisitak zeruaren inguruko jakintzetan sakontzeko balio izan zien ikasleei.

    

        
Ikuskizun horretan, besteak beste, hainbat konstelazioren inguruko azalpena entzun zuten, eta Nazioarteko Espazio Estazioaren funtzionamendua eta bitxikeriak entzun zituzten.

Zeru sakonean kupula osoan proiektatzeko fulldome formatuan egindako dokumentala da eta gauaren hondo beltzaren atzean ezkutatzen dena deskribatzen du. Ikusleak zeru izarratuaren atzealdean aurkitu diren objektu txundigarrietan barrena bidaiatzeko aukera izanen du.

Lurreko behatoki handienetan jaso izan diren irudi harrigarriak aurkeztuko ditugu 30 minutuan. Lurraren gainazaleko irudiak nahiz espaziokoak bistaratuko ditugu Unibertso zirraragarri bezain txundigarria agerian utziko duten bitartean.