“Aniztasuna aberastasun” eskola lehiaketa – 2022

2022/06/17

Aurten berriz ere Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak antolaturiko Aniztasuna Aberastasun V. Sormen Leihaketan parte hartu dugu.

Aurtengo gaia EZAGUTU NAZAZU izan da. Ezagutzea bestearengana hurbiltzea da; ezagutzea entzutea da, hitz egitea, elkarreraginean aritzea; ezagutzea harago ikustea da; ezagutzea beste historia batekin bat egitea da; ezagutzea errespetatzea da; ezagutzea bestearekin kokatzea da; ezagutzea elkargurutzatzea da; ezagutzea ezberdintasunak aitortu eta ezberdintasun horiek geure burua eta ingurua aberasteko erabiltzea da.

2E taldeak bideo bat sortu du gai hau kontuan izanda. "Askotan bata besteari etiketak jartzen dizkio eta bideo honekin adierazi nahi genuen etiketa horiek kendu behar ditugula eta jendea elkar ezagutzea gonbidatzen dugula":

 


 

Aurten DBH1-DBH2 Bigarren Hezkuntza euskaraz saria irabazi dugu.

Sari banaketa Baluarten izan zen eta hurrengo estekan ikusi dezakezue (46. minututik aurrera):

 

Sari banaketa eta beste ikastetxeen lanak hurrengo web orrian ikusi ditzakezue:

 



​​​​​​​Gure lana ezagutarazi zuten eta horrez gain 2E talde osoa Nafarroa Abenturan vía ferrata, tirolina eta arroilen jaitsierarekin saritu gintuzten.