Jurgi Ekiza. Musikariak ikastetxeetan - IESO Berriozar - Ikasnova
Jurgi Ekiza. Musikariak ikastetxeetan - IESO Berriozar
Jurgi Ekiza. Musikariak ikastetxeetan
2026/01/19
Abenduaren 17an, DBH 2. mailako ikasleek aukera izan zuten, Musikariak Ikastetxeetan programari esker, Jurgi Ekiza musikaria ezagutzeko eta bere musikaz gozatzeko.
Saio atsegina izan zen, eta artistak bere ibilbide musikalaz hitz egiteaz gain, euskararekin izan duen bizipena helarazi zien ikasleei. Bere esperientzia pertsonaletik abiatuta, ikasleek ulertu zuten inoiz ez dela berandu euskararen ikaskuntzari heltzeko.
