Hautazko ikasgaiak

2022-2023 ikasturtea

Hautazko ikasgaiak

1. DBH

Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa

​​​​​​​Lau urterako ikasgaia. Ikasgai hau hautatzen duten ikasleek DBH osoan ikasteko konpromisoa hartzen du.

​​​​​​​Atzerriko beste hizkuntza bat hutsetik hasteko aukera, poliki eta modu komunikatiboan. DBHko 1. mailan hasiera-hasieratik hasten da eta ikasmailaz igo ahala, ikasgaiaren maila ere igotzen doa.

Kultura frantsesari buruzko gaiak lantzen dira. Ikasle frantsesekin postaz elkartrukeak egiten dira. Eguneroko egoerak planteatu eta komunikazioa sortzen da. Beharren arabera hiztegia eta gramatika ikasten da.

Plastika Tailerra

Pintura, diseinu, komiki eta artisautzarekin zerikusia duten jarduera plastiko eta sortzaileen interesa duten ikasleei zuzendua.

Ilusio optikoak eta efektu bisualak. Jostailu optikoak: mugimendu-ilusioa sortu.

Diseinuaren oinarriak. Estanpazioa eta grabatuak.

​​​​​​​Komiki bat sortu. Animazioa. Artea ingurunean: arte urbanoa eta "land art" (artea naturan)

​​​​​​​​​​​​​​​​​Oinarrizko Matematikak

Helburua, 1. DBHko matematika arruntak ikasgaiaren edukiak sendotzea eta bermatzea da. Errefortzu eta errepaso jarduerak egiten dira.

​​​​​​​Ikasgai hau hautatzen duenak, 2. DBHn derrigorrez "Oinarrizko Hizkuntza Trebetasunak" hartu beharko du, ezinen duelako Frantsesa edo Matematikak Sakontzen ikasgaiak egin.

​​​​​​​Zenbaketa, kopurua, erlazioak eta finantza hezkuntza. ​​​​​​​Magnitudea eta neurketa. Irudi geometrikoak. Funtzioak eta pentsamendu konputazionala. Datuak antolatzea eta aztertzea.​​​​​​​

​​​​​​​​​​​​​​

2. DBH

Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa

Bigarren urtez hizkuntza honekin.

Soilik aurreko urtean Frantsesa egin duenak hautatu dezake ikasgai hau. Jada frantsesa ezagutzak dituenak ere hautatu lezake.

Oinarrizko Hizkuntza Trebetasunak

Hizkuntzaren gure ezagutza indartzea da helburua, komunikatzen garenean trebeagoak izan gaitezen. Egokia Gaztelanian hobetzeko eta kontzeptuak errepasatzeko.

​​​​​​​Irakuarriaren ulermena, idazketa sortzailea eta ahozko testuen sorkuntza landuko dira.

​​​​​​Beste eduki batzuk ere idartzen dira: ortografia, puntuazio-markak eta kategoria gramatikalak, testu-tipologiak (narrazioa, deskribapena, elkarrizketa eta azalpena) eta idatzizko egunkariak.

Matematikak Sakontzen

1. mailan "Oinarrizko Matematikak" ikasgaia egin duenak ezin du hau aukeratu.

​​​​​​​Helburua, matematika ikasgaiaren edukiak zabaltzea eta aberastea da. Matematikak gustuko dituen ikaslearentzat.

​​​​​​​Arazoak konpontzeko estrategiak lantzen dira. Egiten diren urratsak zehatz adierazten ikasten da. Geometria matematikoa  puntu sortzaileago batetik lantzen da. Zenbakiekin jolasten da.

3. DBH

Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa

Hirugarren urtez hizkuntza honekin.

​​​​​​Soilik aurreko urteetan Frantsesa egin duenak hautatu dezake ikasgai hau. Jada frantsesa ezagutzak dituenak ere hautatu lezake.

Teknologia Tailerra

Ikasturte honetan ez da D ereduan ez da talderik sortu

1. eta 2. mailetako teknologiaren jarraipena da.

​​​​​​​Hainbat gai eta prozesu aztertzen dira eta tailerrean esperimentatzen dira proiektuen bitartez eta txosten teknikoak egiten dira.

​​​​​​​Arazo teknologikoak konpontzeko prozesua. Plastikoak. Eraikuntzako materialak. Adierazpen- eta komunikazio-teknikak. Makinak eta mekanismoak. Elektrizitatea. Sare informatikoak eta Interneta.

Gaitasun Digitalaren Garapena

Arazo tekniko errazak identifikatzen eta ebazten ikasten da, gailuak etxeko-sareetara konektatzen eta konfiguratzen, hardwareari eta sistema eragileei buruzko ezagutzak aplikatuta, eguneroko erabilera duten informatikako zein komunikaziorako tresnak eta instalazioak kudeatzeko.

​​​​​​​Ikaskuntzako ingurune pertsonala konfiguratzen ikasten da etengabeko ikaskuntza optimizatzeko eta kudeatzeko.

​​​​​​​Ongizate digitala sustatzen duten ohiturak garatzen dira, gailuak, datu pertsonalak eta norberaren osasuna babesteko.

​​​​​​​Herritartasun digital kritikoa gauzatzen da, sarean egin daitezkeen ekintzak ezagutuz eta horien ondorioak identifikatuz, teknologiaren erabilera aktiboa, arduratsua eta etikoa egiteko.

Zinema eta Literatura

​​​​​​Ikasturte honetan ez da D ereduan ez da talderik sortu

Zinema eta literatura gustuko duten ikasleentzat.

Zinemaren hastapenak eta literaturarekin duen harrema.

​​​​​​​​​​​​​​Zineman agertzen ohi diren teknikak ikusten dira (plano motak, anguloak, montajea, kamararen mugimendua...).

​​​​​​​Zinemaren genero ezberdinak lantzen dira. Filmak ikusi eta horien fitxa teknikoak egiten ikasten da. Kritikariaren papera hartzen da, filmak baloratuz eta iritzi pertsonala emanez.

Kultura Klasikoa

​​​​​​​Ikasturte honetan ez da talderik sortu​​​​​​​​​​​​​​

​​​​​​Helburua da ikasleei zibilazio greko eta latindarren ikerketarako lehen hurbilketa orokor bat erraztea, literaturaren, artearen, filosofiaren, zientziaren eta hizkuntzaren arloetan, alderdi horietako askok mendebaldeko kulturan duten iraupenaz, eraginaz eta presentziaz jabetu daitezen.

​​​​​​​Hizkuntza-esparruko edukiak, norberaren hizkuntzaren ulermenean sakontzera bideratuak.

​​​​​​​Beste arloko edukiak: geografia, historia, erlijioa, artea, gizartea eta egunerako bizitza, literatura eta gaur egun bizirik dirauena.

4. DBH

Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa

Laugarren urtez hizkuntza honekin.

​​​​​​Soilik aurreko urteetan Frantsesa egin duenak hautatu dezake ikasgai hau. Jada frantsesa ezagutzak dituenak ere hautatu lezake.

Ingelera Mintzamen Tailerra

Helburua da, orain arte aurreko urteetan Ingelesa ikasgaian ikasi dena paraktikan ipintzea entzuten eta hitzegiten.

​​​​​​​Interneten informazioa bilatzen eta aukeratzen ikasten da, ondoren idatzizko testuak sortzeko eta taldearen aurrean aurkezteko.

​​​​​​​Benetazko hizkuntza-egoerak sortzen dira jokuen bitartez, indibidualak eta taldekoak, ingelesez hitzegiteari beldurrak uxatzeko.

Ohitura Osasuntsuak​​​​​​​

​​​​​​Ikasturte honetan ez da D ereduan ez da talderik sortu

Elikadura eta nutrizioa artean bereizten eta elikadura osasuntsua zertan datzan jakiten ikasten da. Elikaduraren eta osasunaren arteko lotura. Jarduera fisikoaren eta osasunaren arteko lotura. Legezko eta legez kanpoko drogak.

Gure garaiko gaixotasun nagusiak: minbizia, gaixotasun kardiobaskularrak eta arnasketakoak. Sortzetiko anomaliak, gaixotasun genetikoak eta bestelakoak.

Ingurumenaren eta osasunaren arteko lotura (kutsadura, eragile kaltegarriak, tabakismoa). Garapen iraunkorra.

Lehen sorospenei buruzko oinarrizko ezagutzak.

Informaziorako eta Komunikazioetarako Teknologiak

​​​​​​​Hautazkoa soilik D ereduan.  Gainerakoetan derrigorrezkoa da.

Edukiak argitaratzen ikasten da (weborriak eta blogak). Google plataforma Interneten. Ordenagailuaren osagaiak (hardware eta software), sistema eragileak eta sareak.

Informazio digitalaren diseinua eta produkzioa lantzen da: irudi eta bideoen trataera. GIF animatuen sorrera.

Sare sozialak. Segurtasun informatikoa eta etika Interneten eta sare sozialetan.

Programazio lengoaiak ikusten dira.

Plastika, Ikus eta Ikusentzunezko Hezkuntza

​​​​​​​Hautazko EZ eskuragarria Ibilbide Humanistikoan.

Ikasgai honen helburua ikasleengan pertzepzio-, adierazpen-, irudimen- eta estetika-gaitasunak garatzea da, ikusizko lengoaien ezagutza teoriko eta praktikotik abiatuta.

Marrazketa artistikoko proiektuak egiten dira proportzioak eta argilunak aintzat hartuz, bodegoiak, giza irudia, erretratoa eta bestelako irudiak. Arkatz lanak eta ikatz-margoak. Linolio, punta lehor eta beste teknika batzuekin egindako grabatuak.

XX. mendeko abangoardia artistikoei eta haien artistei buruzko proiektuak egiten dira

Marrazketa teknikoa ikasleen beharren eta interesen arabera ikasiko da.

Komikia.