EDUCA

EDUCA Hezkuntza Departamentuak eskola-informazioa kudeatzeko baliatzen duen sistema informatikoa da. Baliogarria da kalifikazioak begiratzeko, Hizkuntz Eskola Ofizialean izena emateko, etab.
Responsive Image
Ikastetxearekiko komunikazioa eta ikasleen jarduera akademikoa Educa programaren bidez ezagutzeko, “erabiltzailea” eta “pasahitza” eduki behar dira, baita datu pertsonal eguneratuak ere.

​​​​​​​    ​​​​​​​​​​​​​​     
​​​​​​​

EDUCAko barne mezularitza

Barne-mezularitza,  ikastetxearekin komunikatzeko bide bat da EDUCAn integraturikoa. Beraz, sartu ahal izateko ikastetxeak sarbidea eman behar dio ikasleari.

         ​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​     
​​​​​​​


Google Apps + Gmail

Eskura daudenen artean: Gmail, Drive, Egutegia, Dokumentuak, Kalkulu orriak, Aurkezpenak, Galdetegia, Jamboard, Sites, Meet, Chat, Keep, Egitekoak, Classroom.
​​​​​​​Ezinbestekoa da hezkuntzako Gmail kontu bat izatea tresna hauek erabili ahal izateko.

Hezkuntzako Gmail kontua

Ikasle guztiek Gmail kontu korporatibo bat dute (xxxxx@educacion.navarra.es motakoa) eta horri esker Hezkuntza Departamentuak uzten dien Chromebookak eta hainbat Google tresna ere erabiltzen ahal dituzte.