Nazioarteko liburuaren eguna 2023

2023/05/10

Apirilak 23an ospatzen den Nazioarteko Liburuaren Eguna dela eta, hainbat jarduera  burutu ziren, horien artean:

Selfie gutxiago, liburu gehiago

Literatura lan batean murgiltzeak duen xarma ikusarazteko lehiaketa bat egin zuen Gaztelaniako mintegiak. Horretarako, teknologia eta tradizioa bateratzea proposatu zen.

Lehiaketan, literatur lan bat gomendatuz eta obraren azalarekin konposizio bat osatuz, "selfie" bat hartu behar zen. Ikasleez gain, irakasleek ere parte hartu zuten.

Sari gisa irabazleek aukeran izan zuten zinemarako sarrera batzuen eta liburu baten artean eta, nola ez, parte hartu izanaren ohorea.

Ikasturte bakoitzeko argazki irabazleak uzten dizkizuegu. Horrela, proposamen ezberdinen originaltasunaz gozatu ahal izanen duzue:

1. DBH - Hegoi González Higuero (1F)​​​​​​​


 

2. DBH ex aequo - Ohiane Mendinueta Ayala (2F)


 

2. DBH ex aequo - Aday Zarraluqui Merchán (2C)


 

3. DBH - Penélope Berrio Alba (3B)


 

4. DBH - Alicia Chirica (4A)


 

Irakaslegoa - Sara Pinto (Ingelesako mintegia)


 

Aipamen berezia - Gaztelaniazko KBU taldea

 

Aipamen berezia - Euskerazko KBU taldea

 

Bideo honetan lan gehiago agertzen dira irabazleez gain:

 

Maiatzak 5ean burutu zen sari-banaketaren irudiak ere partekatzen dizkizuegu:

 

Orri-markatzaileak

Eta plastika tailerrean orri-markatzaile batzuk sortu zituzten bi teknika erabiliz:

  • Kalkografia, grabatu kalkografikoa edo hutsuneko estanpazioa.

  • Origami edo papiroflexia.